Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Basque Country Logistics marka ekainaren 4an aurkeztuko dute Bartzelonako Garraio eta Logistikaren Nazioarteko Astean (SIL)

2014.eko maiatzak 23
  • Penintsularako      eta Frantziako hegoalderako ate atlantikoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko itsas, aire eta tren bidezko garraio      eta logistika-plataformen eskaintza elkartzen ditu.

 

Bizkaiko Golkoan dauden Bilboko eta Pasaiako portuak iberiar penintsularako eta Europako hego-mendebalde atlantikoko sarbide dira. Eusko Jaurlaritzarekin batera, euskal kargaren, garraioaren eta logistikaren potentziala eskainiko dute SILean, ekainaren 3 eta 5 bitartean Bartzelonan egingo den Garraio eta Logistikaren Nazioarteko astean. Sektoreko eragile eta zerbitzu berritzaileenak bilduko dira bertan. Arasur eta Jundiz-Foronda logistika-plataforma arabarrak, euskal trenbide-sare berriaren garapena eta industria-baliabideak aurkeztuko dituzte Kataluniako hiriburuan bildutako garraio- eta logistika-sektoreko ordezkari handienen aurrean. Ana Oregi sailburua eta Bilbo eta Pasaiako portuetako agintaritzako presidenteak izango dira bertan, sektoreko enpresez gainera.  

SIL Europako garraioaren eta logistikaren agertokia da. Kontsignatarioak, enpresa pribatu eta publikoak, portu eta aireportu autonomoak eta trenbideko eta errepideko garraioaren operadore handiak bilduko dira Monjuiteko FIRAn. Basque Country Logistics marka ekainaren 4an 16:00etan aurkeztuko dute, sektoreko agenteen eta hedabide espezializatuen aurrean. Hurrengo egunean, 10:00etan, Oregik beste erkidegoetako sailburuekin Europar Batasuneko logistikaren inguruko debatea egingo du.

«Gure garraio azpiegituren sare zabal eta garatuari esker, Espainiako, Portugaleko eta Frantziako merkatuetan, eta herrialde horiek Europara, Afrikara eta ozeanoaz bestaldera dituzten sarbideetan interesa duten enpresentzat aukera bikaina da gurea. Sare zabal horren adibideak dira hauek: autobideak, Vitoria-Gasteiz kargazko aireportua (Foronda) eta bidaiarientzako Bilboko eta Donostiako aireportuak, Bilbo, Pasaia eta Bermeoko portuak, trenbide sareak, etorkizunerako abiadura handiko sarea barne, eta hainbat logistika-plataforma, Arasur eta Jundiz/Forondarekin modu bikainean konektatuta daudenak», esan du Oregi sailburuak.

Basque Country Logistics-ek (Eusko Jaurlaritza eta Pasaia eta Bilboko portuetako zuzendaritzak), stand bat izango du SILean. Bertan, ordezkariek haren logistika- eta garraio-gaitasunaren informazio zehatza eskainiko dute.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @elcanomarkint
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lejarzaj: @elcanomarkint http://t.co/1HCyJe1uD1

  • @lejarzaj
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    @elcanomarkint http://t.co/1HCyJe1uD1

  • @CyberEuskadi
    2014.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    "La marca Basque Country Logistics se presentará en SIL, Semana Internacional de Transporte y Logística http://t.co/JzFcVSI0Hy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)