Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Jardunaldietan parte hartuko du, Donostian

2014.eko maiatzak 23
Kostaldeko fenomeno bortitzak eta euskal kostaldean erregistratutako azken denboraleetan izandako eragina izango ditu hizpide
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko VIII. Jardunaldietan parte hartuko du, eta kostaldeko fenomeno bortitzei eta euskal kostaldea astindu zuten azken denboraleetan izandako eraginari buruzko hitzaldia eskainiko du. Donostiako Udalak antolatu ditu jardunaldiok.
 

Maiatzaren 26tik 30era egingo dira EHUren Joxe Mari Korta eraikinean, arratsaldez, eta larrialdien munduari eta horren jarduera-eremuei lotutako hainbat adituk parte hartuko dute.

Segurtasun Sailaren partetik, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anitua eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziako arduradun Jose Antonio Aranda arituko dira, maiatzaren 26a, astelehenean, hain zuzen.

Sailak meteorologia bortitzeko egoeretan egiten duen lanaz eta horrek itsasoan eta kostaldean duen eragin zuzenaz arituko dira. Gainera, zehatz-mehatz aztertuko dituzte Euskadin erregistratutako azken denboraleen garapena; abisu, alerta eta alarma maila ezberdinak egitearen arrazoia; eta horiek kudeatzeko modua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko