Berriak Osasuna
Eu

944 00 75 73: tabakoa erretzeari uzten laguntzeko doako telefonoa

2014.eko maiatzak 26

Osakidetzak erreminta berri bat jarri du abian tabakoa erretzeari uzteko eta  indartzeko  gaur egun mendekotasuna gainditzeko dauden sistemak

 

Mendekotasuna gainditzeko programetan parte hartu duten pertsonen kopurua bikoiztu egin da 2013an

 

Jon Darpón osasun-sailburuak 944 00 75 73 doako telefonoa aurkeztu du gaur goizean, Osakidetzak tabakoa erretzeari utzi nahi duten pertsona guztiei laguntzeko abian jarri duen telefono-zenbakia.

Osasun sailburuak adierazi duen moduan, “osasun-kontseiluko osasun profesionalen zerbitzupean egongo den telefono berri honen bidez indartu egiten dira gaur egun mendekotasuna gainditzeko Osakidetzako 320 osasun-zentroetan dauden sistemak”.

Era berean, eta Jon Darpónek azpimarratu duenaren arabera, tabakoa erretzeari uzten laguntzeko lerroak behar bezala betetzen du MPOWER Estrategiaren helburua, hau da, Osasunaren Mundu Erakundearen tabakismoaren epidemia murrizteko neurrien plana, horrela, mendekotasuna klinikoki tratatzeko zerbitzu erabilgarriak eskaintzeko; gainera, hark tabakoa uzteko aholkularitza errazten duten osasun-sistemak sendotzea gomendatzen du, lehen-mailako arretaren baitan eta erretzeari uzten laguntzeko telefono-lineen eta baliabide komunitarioen bitartez.

Osakidetzako Osasun-kontseiluko osasun profesionalek eskainiko duten doako 944 00 75 73 telefono-zenbakian telefono bidezko laguntza eta  eskainiko da tabakoa erretzeari uzteko prozesuan zehar, aholkuak emateko telefono bidezko harremanetan oinarrituz eta osasun-zentroko aurrez aurreko arretarekin batera koordinatuko den plan pertsonalizatu baten arabera. Telefonoak funtzionatuko du asteko zazpi egunetan, 24 orduak.

 

 

Funtzionamendua

Telefono-zenbaki horretara deitzean tabakoari buruzko informazio guztia eskainiko da, eta telefono bidez erretzeari uzteko laguntza eskatzen duten pertsonei baheketa bat egingo zaie horien profila ezagutzeko. Gero, kasuan kasuko profesionalak esku hartzeko modurik egokiena adostuko du pertsonarekin.

Telefono bidezko tratamendua adostuz gero, hurrengo deia programatuko da jarraipena egin ahal izateko.  Era berean, hitzordua eman ahal izango zaio osasun-zentroko erizaintza-langilearekin.

Kasu horietan, osasun langileak osasun-kontseiluak adierazitako pertsonekin jarri beharko du harremanetan jarraitu beharreko tratamendua baloratzeko helburuarekin.

Gainera, lehen-mailako arretari dagokion taldeak telefono bidezko jarraipenaren edo tratamenduaren onuradun izan daitezkeen erretzaileak zitatu ahal izango ditu Osarean-eko (Osasun Kontseilua) erizaintza-agendan.

 

“OSAKIDETZA PREST DAGO TABAKOA UTZI NAHI DUTEN PERTSONA GUZTIEI LAGUNTZEKO”

 

Osasuneko Sailburuak esan du Euskal herritarren tabako-kontsumoa eta hark eragindako heriotza-tasa murriztea dela Osasun Sailaren helburua. Horretarako, epidemiaren aurka lan egin behar dugu guztiz esku hartuz, hau da, mendekotasuna gainditzeko sistemak ezarriz eta bizi-estilo eta -ingurune osasungarriak eta prebentzioa sustatuko dituzten politikak eta proiektuak garatuz, gazte eta nerabeen artean bereziki, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planean jasotzen den moduan, hura baita osasun egokia sustatzera xedaturiko politika guztien garapenerako ibilbide-orria.

Osasun Sailak gogorarazi duen moduan, tabakoa da gehien saihestu daitekeen gizabanakoaren heriotza-kausa, tuberkulosiak, HIESak eta paludismo konbinatuak baino pertsona gehiago hiltzen baititu. 15 urtetan murrizten du bizi-itxaropena eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu. Biriketako minbizia guztien % 90 tabakoak eragiten ditu, baita hamar heriotzatik bat ere. Haren kontsumoak 25 patologia, gaixotasun kardiobaskular, arnasketa-gaixotasun eta tumore gaizto baino gehiago eragiten ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestaren (EAEOI 2013) datuen arabera, Euskadiko heriotza guztien % 12,33 tabakoari egotz dakizkioke; 2012an 2.500 pertsona hil ziren tabakoaren ondorioz, gehienak gizonak (2.224 gizon eta 276 emakume). Horietatik % 26,33 arnasketa-gaixotasunek eragin zituzten, % 22,42 tumore gaiztoek eta % 11,55 gaixotasun kardiobaskularrek.

Medikuen Euskal Kontseiluko presidenteak, Cosme Navedak, esan du Ez erretzearen onurak nabarmenak direlahasiera-hasieratik; bost minutu igaro ostean tentsio arteriala normalizatzen hasten da, ordu gutxitan nikotina eta karbono monoxidoa erdira murrizten dira eta hurrengo bi egunetan bihotzeko bat jasateko arriskua murrizten hasten da, dastamena eta usaimena berreskuratzeaz gain.  Urtebete igaro ostean, bihotz-gaixotasun bat jasateko arriskua erdira murrizten da (erretzaile batekin alderatuta), 5 urtetan birika-minbiziaz hiltzeko aukera erdira murrizten da (erretzaile batekin alderatuta) eta 10-15 urte igarotzean birika-minbiziaz hiltzeko probabilitatea inoiz erre ez duen pertsona batena bezalakoa da”.

Tabakoa erretzeari uzten laguntzeko doako telefonoa Osasun Sailak eta Osakidetzak pertsonen zerbitzura jarri duten beste baliabide bat da, horrela, osasunean larriki eragiten duen ohitura hori alde batera uzteko.

Gainera, 2013an areagotu egin zen banakoei nahiz taldeei xedaturiko mendekotasuna gainditzeko tratamenduen eskaintza; horrela, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren helburua bete zen, eta 2013. urte amaierarako mendekotasuna gainditzeko programak eskaintzen ziren Euskadiko osasun-zentro guztietan.  Osasun-zentro guztietan tratamenduak eskaintzeko moduko prestakuntza duten profesionalak daude, azken 3 urteetan 1.984 pertsona prestatu baitira guztira. Osasun arloko profesionalei eskainitako mendekotasuna gainditzen laguntzeko prestakuntza handitu izanari eta horiek tabakismoaren aurrean duten eginkizun aktiboari esker ─aholku laburrak emanez (bilatu eta erregistratu; erretzeari uzteko gogoa baloratu; jarraipen-plan bat adostu)─, pertsona askok mendekotasuna gainditzeko tratamenduak jaso ahal izan dituzte modu sinplean, eta askok erretzeari utzi diote.

2013an ia % 50 igo da Osakidetzako osasun-zentroetan eskainitako tabakoarekiko mendekotasuna gainditzeko programetan parte hartu duten pertsonen kopurua, horiek 4.043 izan baitira (2012an, 2.389).

 Horrela, banakako tratamenduetan 2.739 pertsonek hartu dute parte, horietatik 1.352 gizonak eta 1.387 emakumeak. Bestalde, talde-terapietan 1.304 pertsonek hartu dute parte, 744 emakumeak eta 560 emakumeak.

 

 

TABAKOAREKIKO MENDEKOTASUNA GAINDITZEA (Osakidetzaren datuak)

 

Banakako tratamenduak

 

Urtea

2012

2013

Gizonak

936

1.352

Emakumeak

928

1.387

Guztira

1.864

2.739

 

 

Taldeko tratamenduak

 

Urtea

2012

2013

Gizonak

204

560

Emakumeak

321

744

Guztira

525

1.304

 

 

 

GIZARTEAK TABAKISMOAREN AURKAKO BORROKAN DUEN PARTAIDETZA

Konpromiso politiko sendoaz gain, tabakismoaren aurkako borrokak gizarte osoaren partaidetza izan behar du.  Hau da, "erretzearen normaltasunaren" aurkako ekimenetan parte hartuko duten tokiko erakundeak, osasunaren arloko profesionalak, erakundeak eta gizarte-eragileak behar dira. Jon Darpón osasun-sailburuak “osasunaren prebentziorako eta sustapenerako programak garatzeko orduan baterako lanak duen garrantzia" azpimarratu du, "eta tabakoaren kasuan, baita haren kontsumoa murrizteko egiten diren ekimenek ere, horiek esparru sanitariotik haratago baitoaz; izan ere, eta Jon Darpón jaunak adierazi duen moduan, herritarren osasuna eta ongizatea lortzeko behar-beharrezkoak dira pertsonen osasun egokian eragin dezaketen esku-hartzeak eta zeharkako nahiz sinergien politikak gauzatzea.

 

KERIK GABEKO ASTEA ETA TABAKORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA

Maiatzaren 26tik 31ra −Tabakorik gabeko Munduko Eguna−, Kerik Gabeko XV. Astea ospatuko da, Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako ekimena, eta aurten, honako lelo hau izango du: “Uzten diozun bakoitzean, txapeldun! ".

Euskadin, egun hauetan zehar tabakoaren inguruko zenbait jarduera garatuko dira. Bertan parte hartuko dute Osakidetzako erakundeek, Lehen Mailako Arretarako Unitateek, Ospitaleek, Osasun Eskualdeek, Osasun Publikoak, Hezkuntzak, Udalek, mediku eta farmazeutikoen kolegio ofizialek, erakundeek, merkatariek nahiz herritarrek.

Horretarako, informazio-mahaiak, karpa korporatiboak, sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak, solasaldiak, tailerrak, Kerik gabeko gelak eta Farmazietako erakusleihoak programen sarien entrega... antolatuko dira.

Ekintza horiek guztiek herritarrei tabakoaren arriskuak helaraztea dute helburu, baita tabakoa erretzeari uzteko aurrerapausoa eman nahi duten pertsona erretzaileei animatzea eta laguntzea ere, hori baita hartu lezaketen erabakirik onena, beraientzat nahiz ingurukoentzat.

 

 

TABAKOAREN KONTSUMOA EUSKADIN (EOEOI 2013)

Tabakoaren kontsumoak oso jaitsiera nabarmena izan du azken urteetan. Emakumezkoen kasuan, tabakoaren kontsumoak behera egin du, lehenengo aldiz, 1997tik. 2007an, emakumezkoen %21ek erretzen zuen, eta 2013an, %19k. Gizonezkoen kasuan, 2002an % 30 ziren, 2007an % 28, eta 2013an % 24.

 

Erretzaileak (adinaren arabera estandarizatutako %) sexuaren arabera, 2002-2013

 

Gizonak

Emakumeak

Urtea

30,2

20,3

2002

2007

28,3

21,2

2013

24,1

18,7

 

Erretzaileen ehunekoa asko aldatzen da adinaren arabera.  Gizonen artean, 25 eta 64 urte arteko gizonek erretzen dute gehien, eta emakumezkoen artean, berriz, 25 eta 44 urte artekoek. Neska gazteek mutilek baino gehiago erretzen dute.

 

Erretzaileen ehunekoa (%) sexuaren eta adin-taldearen arabera, 2013. urtean

 

Gizonak

Emakumeak

Adina

 

 

15-24

14,0

14,6

25-44

29,7

25,6

45-64

30,0

23,9

65-74

13,7

4,3

>=75

10,7

1,0

.

 

 

Talde sozioekonomikoari dagokionez, tabako-kontsumoaren gizarte-desberdintasunen patroia aldatu egiten da adinaren arabera. 45 urtetik gorako gizon eta emakumeen artean, kontsumoa handitu egiten da gizarte-maila jaitsi ahala.

 

 

Erretzaileen proportzioa (adinaren arabera estandarizatutako %), sexuaren eta talde sozioekonomikoaren arabera

 

 

Gizonak

Emakumeak

Talde sozioekonomikoa

18,4

14,9

I (Altua)

II

17,4

15,8

III

23,1

18,8

IV

26,7

20,8

V (Baxua)

26,0

21,3

 

 

 

 

 

Bilbo, 2014ko maiatzaren 26a

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MAXIGJ
    2014.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco
    http://t.co/7aZ3iLL6Ch

  • @crisdomirico
    2014.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco
    http://t.co/7aZ3iLL6Ch

  • @MonikedeMiguel
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco http://t.co/LfMT5bR8R3 vía @Irekia

  • @Magil2006
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco http://t.co/LfMT5bR8R3 vía @Irekia

  • @esteruco
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: RT @GurutzetakoOsp: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco http://t.co/rNn4pSB7Aa vía @Irekia

  • @aitabitxi
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco http://t.co/LfMT5bR8R3 vía @Irekia

  • @marmendibe
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: 944 00 75 73: teléfono gratuito de ayuda al abandono del tabaco http://t.co/LfMT5bR8R3 vía @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bizkaiko Medikuen Elkargoko Presidente Cosme Navedak