Berriak Segurtasuna

Ertzaintza Security Forum 2014 segurtasunari buruzko ekitaldian izango da

2014.eko maiatzak 25

Maiatzaren 28an eta 29an Bartzelonan

Ertzaintza Security Forum 2014 segurtasunari buruzko ekitaldian izango da, Bartzelonan, maiatzaren 28an eta 29an, segurtasunaren munduko beste erakunde eta enpresa batzuekin batera. Ertzaintzak stand bat izango du, eta euskal poliziaren ordezkariek aukera izango dute bisitariek gure herrialdeko poliziaren errealitatearekin lotuta egiten dizkieten galderei erantzuteko.

Security Forum 2014 espazioan, segurtasunaren sektoreko berritasun nagusiak aurkezten dira eta gaiko munduko espezialista asko biltzen dira; hortaz, aukera bikaina da Ertzaintzarentzat informazioa trukatzeko eta ezagutza eskuratzeko, Euskadiko segurtasun publikoaren mesedetan.

Security Forum 2014 segurtasunari buruzko Estatutako ekitaldi nagusietako bat da, eta polizia-erakundeetako, segurtasun pribatuko eta babesarekin, prebentzioarekin eta segurtasun publikoarekin lotutako enpresetako profesionalentzako topagune da. Foroak aukera ematen du segurtasun integralaren sektoreko berritasunak eta aurrerapen teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko.

Bartzelonako Nazioarteko Konbentzioen Zentroan egiten den urteko ekitaldi honen bigarren edizioan, prebentzioari eta segurtasunari lotutako materialen erakusketa oso bat egongo da, mundu osoko erakusleen eskutik, eta, horrez, gain, konferentzien ziklo bat ere izango da, nazioarteko espezialisten eskutik.

3 iruzkin
  • @securityforumES
    2014.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: La Ertzaintza presente en el certamen sobre seguridad Security Forum 2014... http://t.co/CJcZePW512

  • @rgartzia
    2014.eko maiatzak 26

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza presente en el certamen sobre seguridad Security Forum 2014... http://t.co/CJcZePW512

  • @CyberEuskadi
    2014.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    "La Ertzaintza presente en el certamen sobre seguridad Security Forum 2014" http://t.co/8bayxYHvGv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak