Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak erabat ezeztatu du ETArekin inolako elkarrizketa edo komunikaziorik dagoenik

2010.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzak erabat ezeztatu du ETArekin inolako elkarrizketa edo komunikaziorik dagoenik. Gauza bat da talde terroristak Espainiako Gobernuarekin, Alderdi Sozialistarekin edo PPrekin elkarrizketa bideak izan nahi izatea eta beste gauza bat da, oso bestelakoa, bide horiek benetan egotea.

Ekintzek erakusten dute Zuzenbide Estatuak ETAren terrorismoa eta delituzko taldeen aurka diharduela alor guztietan etengabe: polizia alorrean, justizia alorrean, nazioarteko lankidetzan eta euskal gizartean indarkeria deslegitimatzen.

Estrategia horren bitartez lortu da organizazio terrorista egoerarik ahulenean egotea eta horrek euskal gizartea gaitz honen bukaera ikusteko zorian jarri du, mende erdian zehar erahilketak eta sufrimendua jasan ondoren. Eta hori da Eusko Jaurlaritzak indarkeriarekin bukatu arte garatuko duen estrategia, eta horrela berresten du polizia indarren, justiziaren eta erakundeen eguneroko jardunak.

ETArekin eta ingurukoekin irekita dagoen bide bakarra  da terroristak eta laguntzaileak kartzelara eramango dituen bidea. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du demokraziari ez diotela inongo mesederik egiten inolako oinarririk gabe espekulazio eta intsinuazioei bidea ematen dietenek, giro politikoa nahastu nahian eta terrorismoa bukatzeko demokraten batasunean hausturak ireki nahian baitabiltza horiek.

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 20

    pues yo no cerraria nunca la puerta del todo a la negociacion...al final habra que negociar aunque solo sea como se rendiran...yo creo que si se da la oportunidad, deberian vovler a intentarlo, si esta donde esta Lehendakarim es por arriesgar en el proceso de paz. En tiempos de crisis, lo mejor es arriesgar...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria