Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Urdulizko Uribe ospitaleko lehen harria jartzea

2010.eko maiatzak 17

Lehendakariak eta Rafael Bengoa Osasun sailburuak, Uribe ospitale berriko lehen harria jartzeko protokolozko ekitaldian parte hartu dute

36.000 m2, 78 milioi euroko inbertsioa eta 1.500 enplegutik gora, zeharkakoak eta zuzenak.Urdulizko Uribe ospitale berriaren eraikuntzak ekarriko duen eragin sozio-ekonomikoa laburbiltzen duten zifrak. Ospitale honek 166.000 pertsona ingururi eskainiko die zerbitzua eta, gainera, Gurutzetako ospitalea arintzeko balioko du. Patxi López lehendakariak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak “gastuak kontrolatu eta murriztu egingo dituela”, baina “ez soilik gure kontuei eragiten dien defizita jaisteko, baizik eta, batez ere, horrela lortzen ditugun baliabideak, gure ekonomia berraktibatzeko, enplegua sortzeko eta ospitaleak eta hain beharrezkoak diren azpiegiturak eraikitzeko erabiltzeko”, Urdulizko ospitale hau, esaterako. “Garai gogorrak datoz. Inoiz ez dugu hori ukatu. Baina behin baino gehiagotan esan dut, halaber, krisiak ez dakarrela guk, osasun sistema moderno, seguru eta kalitatezkoa mantentzeko egiten dugun apustuaren murrizketa bat”, gehitu du.

Patxi López lehendakaria, Urdulizen Uribe ospitale berriaren lehenengo harria jartzeko ekitaldian izan da. Zentro honetan, ospitaleko arreta eta lehen mailako arreta eskainiko dira, Osasun Sailak osasun arreta integraleko zentroak sortzeko sustatzen duen politikaren barruan. Uribe ospitaleak, 2015ean abian egongo denak, 78 milioi euroko inbertsioa jasoko du; zifra horrek, krisi ekonomikoaren egoera eta egungo aurrekontu doikuntzak direla eta, Eusko Jaurlaritzak gastuaren murrizketek osasun sistema bezalako arlo “estrategikoei” ez eragiteko egin duen apustua erakusten du. “Garai gogorrak datoz. Inoiz ez dugu hori ukatu. Baina behin baino gehiagotan esan dut, halaber, krisiak ez dakarrela guk, osasun sistema moderno, seguru eta kalitatezkoa mantentzeko egiten dugun apustuaren murrizketa bat”, adierazi du.

"Uribe ospitale berri honen lehenengo harria jartzeko ekitaldian izan da Patxi López lehendakaria, Rafael Bengoa Osasun sailburuarekin eta Juan Olea Urdulizko alkatarekin batera. Hirurek, ohitura den bezala, gaurko prentsaren ale batzuk, proiektuaren aktak eta txanpon batzuk sartu dituzten kutxa batean, eta lehen harri horren azpian lurperatu dute.

Lehendakariak nabarmendu du ospitalea “kalitatezkoa, segurua, arina eta ausarta den osasun sistema baten oinarriak finkatzeko zimendu berria” dela, bere eskualdean ospitale bat ez duen Euskadiko eremu bakarrean. Horregatik, krisi ekonomikoaren egoera eta gastu publikoaren doikuntzak gorabehera, lehendakariak, Eusko Jaurlaritzak osasuna bezalako arlo “estrategikoetan” inbertitzen jarraitzeko egindako apustua berretsi du. “Eusko Jaurlaritzak gastuak kontrolatu eta murriztu egingo dituela, baina ez soilik gure kontuei eragiten dien defizita jaisteko, baizik eta, batez ere, horrela lortzen ditugun baliabideak, gure ekonomia berraktibatzeko, enplegua sortzeko eta ospitaleak eta hain beharrezkoak diren azpiegiturak eraikitzeko erabiltzeko”, Urdulizko ospitale hau, esaterako, adierazi du Lópezek.

Gasteizko gobernuak ezarritako “soiltasun” ildo horretan sartzen da “gastuak kontrolatzeko eta kudeaketa hobetzeko formulak bilatzeko” politika hau. Lópezek adierazi du Osasun saila “jada hori egiten ari dela”, gastua hobetzeko eta kontrolatzeko plan batekin, “baliabideak hobetzeko xedea duena, horrek herritarrei eskaintzen zaien arretan eraginik izan gabe”. “Hauxe da politika publiko guztietan aplikatu behar dugun eredua”, esan du lehendakariak. Lópezek bere hitzaldia baliatu du euskal gizarteari “dauden baliabideak zentzuz erabiltzeko” dei egin dio, izan ere, lehendakariaren arabera, “ezin dugu sistema bat neurriz kanpo erabili eta bete, zailtasunik handienak pairatzen ari denean”. “Koerantzukizunaz ari garenean, eguneroko gauza zehatzez ere ari gara, esaterako, gure osasun sistemaz”, zehaztu du.

166.000 pertsonentzako arreta

Ospitale berri honek lehen mailako arreta zerbitzu bat ere izango du eta 166.000 pertsonari eskainiko die zerbitzua. Hauek, orain arte Gurutzetako ospitalera joaten ziren, eta orain, Barakaldoko ospitaleak hartzen duen jende kopuru handiarengatik duen presioa murriztuko da. Uribe ospitaleak zerbitzu sail oso bat du, eta onkologia bezalako arloak barne hartzen ditu. Dituen 36.000 metro karratuetan, 6 ospitaleratze unitate, 192 oherekin, eguneko ospitalea, 14 oherekin, egunero kirurgia ospitalea, 12 oherekin, kirurgia blokea, 6 ebakuntza gelekin, ABU, ZIU, kanpo kontsultak (50 lokal), larrialdiak (10 kontsulta, 12 box), erradiologia, hemodinamika eta hemodialisia.

 

4 iruzkin
  • 2010.eko ekainak 01

    Las modificaciones realizadas al proyecto inicial hacen de este proyecto un macrohospital que va a suponer un duro impacto en toda la zona, municipio y comarca. Creo que se debería replantear su ubicación o abrir un debate sobre cómo vemos en el pueblo la nueva idea en función del nuevo proyecto, ya que a los vecinos no se nos ha facilitado información sobre la ampliación del proyecto.

  • 2010.eko ekainak 01

    Las modificaciones realizadas al proyecto inicial hacen de este proyecto un macrohospital que va a suponer un duro impacto en toda la zona, municipio y comarca. Creo que se debería replantear su ubicación o abrir un debate sobre cómo vemos en el pueblo la nueva idea en función del nuevo proyecto, ya que a los vecinos no se nos ha facilitado información sobre la ampliación del proyecto.

  • @Plentzia
    2010.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Urdulizko Uribe ospitaleko lehen harria jartzea. http://bit.ly/cqypTL

  • @UribeKosta
    2010.eko maiatzak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Urdulizko Uribe ospitaleko lehen harria jartzea. http://bit.ly/cqypTL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Rafael Bengoa sailburua