Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

EUSKAL EKONOMIA 2010EKO 1. HIRUHILEKOAN

2010.eko maiatzak 17

- Hiruhileko arteko tasek hobeto hurbiltzen dute gaur egungo bilakaera eta, horiei dagokienez, euskal ekonomiak BPG hamarren bat handitu, eta bigarren hiruhilekoz balio positiboetan ipini da.

- 2010eko lehen hiruhilekoan hobekuntza bizkortu egin da; urte arteko atzeraldia %0,6koa da, aurreko hiruhilekoko %-2,5aren aldean.
- Hiruhileko arteko tasei dagokienez, Arabak izan du portaerarik onena: %0,4 hazi da. Gipuzkoaren urte arteko hazkundea, bestalde, %0,3koa izan da.

- Zerbitzuen sektoreak tasa positiboak lortu ditu berriro, hiru hiruhilekotan zeharreko jaitsieraren ondoren. Industriaren arloan, bestalde, aurreko hiruhilekoetako beherakada murriztu da eta urte arteko emaitza hobea lortu da.

- Eskaerari dagokionez, kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren bilakaera hobera egiten ari dela nabarmendu behar da; kanpo-saldoaren ekarpena positiboa izan da, portzentajezko puntu batekoa ia.

- Enpleguaren narriadura gero eta txikiagoa da, eta urteko arteko jaitsiera (%-1,9) aurreko hiruhilekoetakoa (2009an %-3,5 batez beste ) baino nabarmen txikiagoa.

- Eustaten datuek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Zuzendaritzaren iragarpenak berresten dituzte; iragarpen horien arabera, BPGak tasak positiboak izango ditu bigarren hiruhilekoan eta urte osoko batez besteko hazkundea %0,5 izango da.

Urteko lehenbiziko seihilekoan, Euskadiko BPG % 0,1 hazi da, eta hau da hiruhilekoen arteko bigarren datu positiboa, lau hiruhileko jarraituak tasa negatiboekin eman ondoren. Hiruhilekoen arteko bariazio hau ere % 0,1ekoa izan da Espainiako ekonomian, eta % 0,2koa 27 kideko Europar Batasunean eta 16 kideko Eurogunean.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako kalkuluen arabera, urte arteko tasa % -0,6an kokatu da, eta, hala, zifra hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Zuzendaritzak egindako aurreikuspena baino hobea da, eta urte arteko jaitsiera, ia bi puntukoa izan baita (% -2,5etik % -0,6ra), leunagoa izan dela erakusten du. Hala, 2009ko laugarren hiruhilekoan izandako hobekuntza azeleratu egin da.

Lurraldeka, Arabak izan du jokabiderik onena, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,4 hazi baita; Gipuzkoak ere, dagoeneko, % 0,3ko urte arteko hazkunde positiboa lortu du.  Hain zuzen ere, hauxe da aurreikuspena: Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia osoa urte arteko tasa positiboak berreskuratzekotan da, eta egungo datuek berresten dute urteko bigarren hiruhileko honetan BPGaren tasa positiboetara iritsi dela.

Eskaintzaren aldetik, nabarmentzekoa da zerbitzuen balio erantsiak ere tasa positiboak berreskuratu dituela hiru hilabete beheraka ibili ostean, eta, gainera, Administrazioarekin lotura handiena duten zerbitzuetan oinarritu gabe egin duela hori; aitzitik, merkatuko zerbitzuak dira beheranzko lau hilabeteko joera gainditu eta % 0,6ko hazkundean jarri direnak. Aurrerapen hau merkataritzan eta turismoan izandako emaitza onei zor zaie; bi abar horietako adierazleek hazkunde positiboak erakusten zituzten lehenagotik ere. Merkaturatzen ez diren zerbitzuek ere tasa positiboak lortu dituzte, baina oraindik ere akidura antzematen zaie hiru urte jarraituak % 5eko inguruko igoerekin eman ondoren.

Industriaren balio erantsiak aurreko hiruhilekoetan baino dezente beheraldi leunagoa izan du, -%5,9tik -%1,6ra, gehien bat bitarteko ondasunen eskariak eman duen bultzadari esker. Eraikuntzak eman du hiruhileko honetako ezusteko petrala, espero baino gehiago uzkurtu baita. Etxegintzari buruzko informazioak dio egonkortzeko joera dakarrela, beraz, sektoreak okerrera egin badu, obra zibilarengatik izango da.

Eta zer esan eskariaz? Bada, kontsumo pribatuaren bilakaera hobetu egin da, piztuta datorkigu; baina publikoa %0,5 besterik ez da hazi. Inbertsioak ez du aurreko hiruhilekoetan bezain beste sufritu, eta inbertsio produktiboaren adierazle batzuetan badaude errekuperazio-arrasto batzuk.

Kanpo-merkatua hobeto dabil, eta kanporako transakzio-bolumena dezente errekuperatu da, hau da, oraingo honetan, esportazioak eta inportazioak % 1,7 eta % 3,5 besterik ez dira murriztu, hurrenez hurren; baina kontua da, 2009an, urte batetik besterako batez besteko murrizketa % 15ekoa izan zela gutxi gorabehera. Horrek esan nahi du kanpoko saldoak BPGra eginiko ekarpena positiboa izan dela, ehuneko bataren inguruko ia. 

Enplegua dela-eta berriz, urte batetik besterako beherakada (-% 1,9) aurreko hiruhilekoetakoa baino dezente txikiagoa da (2009an, batez beste -%3,5koa), eta Gizarte Segurantzak hilero-hilero dakarren hobekuntzarekin bat dator.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre