Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2014ko Gure Artea Sariek badituzte irabazleak

2014.eko maiatzak 22

Juan Luis Moraza eta Inazio Escudero artistek, eta Juan y Pablo de Otaola bekak jasoko dituzte 2014ko Gure Artea Sariak

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Miren Jaio, Gure Artea sarien 2014ko edizioaren epaimahaiburuak, lehiaketaren aurtengo irabazleen izenak ezagutarazi dituzte gaur goizean, Donostian egin den prentsaurrekoan. Irabazleak, honako hauek dira: Juan Luis Morazak, ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion modalitatean jasoko du Gure Artea 2014 saria; Inazio Escuderok, sorkuntza-lana aitortzeko modalitatean; eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean beka batek jasoko du aurten saria: Basauriko Kultur Etxeak ematen duen “Juan y Pablo de Otaola” bekak.

Gure Artea sarien bidez 65.000 euro banatzen dira urtero saritan: 25.000 euro lehen bi modalitateetako bakoitzean, eta 15.000 euro hirugarrenean. Sari hauen bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira -bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen jardueragatik- baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik.

2014ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Miren Jaio izan da, arte kritikoa eta Bulegoak z/b arte bulegoko kidea. Honekin batera, epaimahaiko eledun izan dira: June Crespo, artista eta 2013ko sariduna; Txuspo Poyo, artista; Ana Salaberia, Koldo Mitxelenako erakusketa aretoaren arduraduna, eta Fernando Illana, artista eta Trayecto Galeria programaren arduraduna.

Sari-banaketa ekitaldia uztailaren 8an egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.

 

(Informazio gehiago atxikitako prentsa oharrean)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SaenzVarona
    2014.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @ARTIUMVitoria: Juan Luis Moraza, Inazio Escudero y la Beca Juan y Pablo de Otaola, Premios Gure Artea 2014. http://t.co/rIIhMIbC1M

  • @ARTIUMVitoria
    2014.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Juan Luis Moraza, Inazio Escudero y la Beca Juan y Pablo de Otaola, Premios Gure Artea 2014. http://t.co/rIIhMIbC1M

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Jaio, Gure Artea sarien epaimahaiburua