
Euskadi bitartekaritzaren buru da Estatuan: 2013an, kasuen %73,25 aldeen arteko akordioarekin itxi ziren
- Bitartekaritza intrajudiziala akordioarekin amaitu zen Euskadin itxitako kasuen % 79an, eta gazte-justiziaren espedienteen % 90ean.
- Bitartekaritza hipotekarioaren kasuan, itxitako espedienteak izan dituzten akordioen ehunekoa % 72koa izan da.
- Eusko Jaurlaritzak gatazkak konpontzeko ordezko mekanismoak sustatzeko konpromisoa berretsi du beste behin. Izan ere, epaitegien eta auzitegien lan-zama txikiagotzea ahalbidetzen dute mekanismook, baita zigortuak errehabilitazioa jaso aurretik egindakoaren erantzukizuna bere gain hartzea ere.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak III. Estatuko Bitartekaritza Kongresua inauguratu du gaur goizean. FAPROMED Bitartekaritzako Profesionalen Federazioaren barruan dagoen Adosten liskarren bitartekaritza eta konponbide alternatiborako elkarteak antolatu du. Justiziako sailburuorde Ana Agirre eta Justiziako zuzendari Manuel Valín ere izan dira ekitaldian. Azken horrek, gainera, kongresuaren baitako Erakunde eta institutuek bitartekaritzaren ezarpenari azken urteetan egindako ekarpenak mahai-inguruan parte hartu du.
Eusko Jaurlaritzak hiru bitartekaritza mota finantzatzen eta eskaintzen ditu:
- Euskadiko Bitartekaritza Zerbitzu Intrajudiziala doako zerbitzua da, barruti judizial guztietan eskumena duena, eta helduen arteko gatazketan ebazpen alternatiboa sustatzeko eta garatzeko diseinatuta dago. Zigor arloko eta familia-esparruko arlo zibileko auzietan bitartekaritza-lana egitea du xede: banantzeak eta dibortzioak, ardurapeko seme-alabekiko gatazkak, eta abar.
- Gazte-justiziako bitartekaritza intrajudiziala adingabeek egindako falten eta delituen kasuetan bitartekaritza sustatzeaz arduratzen den zerbitzua da, adingabeen zigor-erantzukizunaren 5/2000 Lege Organikoaren 19. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.
- Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua pertsonen eta finantza-erakundeen arteko bitartekaritza-lanetara bideratutako zerbitzua da, hipotekak birnegoziatzeko.
2013KO BITARTEKARITZA ZERBITZU INTRAJUDIZIALA (ZIGOR ARLOA)
2013an, 1.619 espediente igorri zizkioten euskal epaitegi eta auzitegiek Bitartekaritza Intrajudizial Penaleko Zerbitzuari.Itxita dauden espedienteetatik (1.575 kasu) % 60tan (930 kasu) bitartekaritza onartu zuten, oso emaitza positiboarekin; izan ere, % 79 (727 kasu) aldeen arteko akordioarekin itxi ziren.
Hala, Euskadi Estatuko batez bestekoaren gainetik dago. Estatuan, bada, akordioarekin itxi diren espedienteak % 76 izan dira, hots, hiru puntu gutxiago.
Bitartekaritzara igortzen diren zigor-kasuen % 81,28 faltak dira; gainerako % 18,72a, delituak.
DELITUAK |
KOP. |
% |
Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delitua |
1 |
0,27 |
Bide-segurtasunaren aurkako delitua |
11 |
3,01 |
Langileen eskubideen aurkako delitua |
2 |
0,55 |
Familia abandonatzea |
13 |
3,56 |
Sexu-jazarpena |
1 |
0,27 |
Ondasunak ostentzea |
1 |
0,27 |
Bizilekua edo egoitza bortxatzea |
1 |
0,27 |
Mehatxu-delitua |
23 |
6,30 |
Mehatxu-delitua etxe barruko indarkerian |
5 |
1,37 |
Bidegabeko jabetzea |
11 |
3,01 |
Agintaritzaren aurkako atentatua |
3 |
0,82 |
Derrigortze-delitua |
21 |
5,75 |
Derrigortze-delitua etxe barruko indarkerian |
1 |
0,27 |
Kalte-delitua |
20 |
5,48 |
Iruzur-delitua |
8 |
2,19 |
Faltsutze-delitua |
2 |
0,55 |
Lapurreta-delitua |
8 |
2,19 |
Pentsioa ez ordaintzea |
9 |
2,47 |
Familia-betekizunak ez betetzea |
9 |
2,47 |
Irain-delitua |
1 |
0,27 |
Lesio-delitua |
159 |
43,56 |
Lesio-delitua etxe barruko indarkerian |
25 |
6,85 |
Tratu txarrak familia-esparruan |
13 |
3,56 |
Kondena urratzea |
4 |
1,10 |
Indarrez eginiko lapurreta-delitua |
6 |
1,64 |
Indarkeria edo larderia bidezko lapurreta-delitua |
1 |
0,27 |
Usurpazio-delitua |
5 |
1,37 |
OROTARA |
365 |
% 100 |
FALTAK |
KOP. |
% |
Ordena publikoaren kontrako falta |
1 |
0,06 |
Interes orokorraren aurkako falta |
12 |
0,76 |
Mehatxu-falta |
326 |
20,57 |
Mehatxu-falta etxe barruko indarkerian |
5 |
0,32 |
Bidegabeko jabetzea |
18 |
1,14 |
Derrigortze-falta |
166 |
10,47 |
Derrigortze-falta etxe barruko indarkerian |
7 |
0,44 |
Kalte-falta |
71 |
4,48 |
Iruzur-falta |
29 |
1,83 |
Lapurreta-falta |
46 |
2,90 |
Familia-betekizunak ez betetzea |
240 |
15,14 |
Bisita-erregimena ez betetzea |
92 |
5,80 |
Irain-falta genero-indarkerian |
3 |
0,19 |
Irain-falta etxe barruko indarkerian |
5 |
0,32 |
Irain-falta |
253 |
15,96 |
Lesio-falta |
283 |
17,85 |
Lesio-falta etxe barruko indarkerian |
6 |
0,38 |
Zuhurtziagabezko lesio-falta |
4 |
0,25 |
Lesiorik gabeko tratu txarfalta |
18 |
1,14 |
OROTARA |
1.585 |
% 100 |
Nabarmentzekoa da, halaber, prozeduraren azkartasuna. Kasuen % 56,45ean, bitartekaritzaren hasieratik amaierara hilabete baino gutxiago igaro zen. Epe hori hilabete eta bi hilabete artekoa izan zen kasuen % 25,16an.
Akordiorik gabe itxitako espedienteei dagokienez, arrazoi ohikoenak aldeek amore ez ematea (% 24,14) eta salatzaileak bitartekaritzarekin jarraitu nahi ez izatea (% 24,14) izan ziren.
Bitartekaritza hasi ere egin ez zen kasuen % 53,94an, ez hasteko arrazoia salatzaileak halakorik nahi ez izatea izan zen.
2013KO BITARTEKARITZA INTRAJUDIZIALA (FAMILIA BARRUKOA, ZIBILA)
2013ko familia-alorreko bitartekaritza zibilari dagokionez, epaitegi eta auzitegiek 308 espediente igorri zituzten. Itxita daudenetatik (268 kasu) % 63tan (169 kasu) bitartekaritza-prozedura onartu zuten. Kasu horietan bitartekaritza gauzatzea oso zaila den arren, kasuen % 52 (89 kasu) aldeen arteko akordioaren bidez ebatzi ahal izan ziren.
Ehuneko horrek, bada, Estatuko batez bestekoa gainditzen du, Estatukoa % 48,8 baita.
BITARTEKARITZAREN BIDEZ AMAITUTAKO ESPEDIENTEAK
MOTAK |
KOP. |
% |
Banantzea |
2 |
1,18 |
Dibortzioa |
59 |
34,91 |
Izatezko bikotea banantzea |
36 |
21,30 |
Neurri-aldaketa |
51 |
30,18 |
Epaia betearaztea |
15 |
8,88 |
Guraso-betekizunetako desadostasuna |
1 |
0,59 |
Aiton-amonen eta biloben arteko harremana |
5 |
2,96 |
OROTARA |
169 |
% 100 |
Bitartekaritza hasi ere egin ez zen kasuen % 78,9an, ez hasteko arrazoia aldeetako batek halakorik nahi ez izatea izan zen.
2013KO BITARTEKARITZA INTRAJUDIZIALA (ADINGABEAK)
Bitartekaritza-prozesuen arrakasta inon agerian geratzen bada, Gazte Justizian da. Izan ere, 2013an, esparru horretan, orotara, 380 bitartekaritza burutu ziren Euskadin. Aldeen akordioa lortu zen horietako 342 kasutan. Hau da, kasuen % 90 ohiko justizia-prozesuetara jo gabe ebatzi ziren.
GAZTEEN ZIGOR JUSTIZIA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
BITARTEKARITZAK OROTARA |
51 |
216 |
113 |
380 |
BITARTEKARITZA POSITIBOAK |
43 |
198 |
101 |
342 |
BITARTEKARITZA NEGATIBOAK |
8 |
18 |
12 |
38 |
Bitartekaritza-prozesuetan onartutako neurri motari erreparatuz gero, ohikoena kontziliazioari loturikoa dela hauteman daiteke, eta, jarraian, erreparazio ekonomikoari loturikoak daudela.
HARTUTAKO NEURRI MOTA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
KONTZILIAZIOA |
32 |
76 |
41 |
149 |
ORDAINKETA EKONOMIKOAREKIN |
8 |
62 |
20 |
90 |
KOMUNITATEAREN ALDEKO ERREPARAZIOA |
3 |
60 |
11 |
74 |
GUTUNAK-IDAZKIAK |
3 |
42 |
26 |
71 |
BIKTIMAREN ALDEKO ERREPARAZIOA |
0 |
45 |
11 |
56 |
BESTE BATZUK |
|
17 |
15 |
32 |
Bitartekaritza-prozesu batean parte hartu duten adingabeak, oro har, gizonezkoak dira, eta 17 urte dituzte.
BITARTEKARITZA PROZESUAK, SEXUAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
|
|
GIZONAK |
32 |
159 |
82 |
273 |
|
EMAKUMEAK |
19 |
57 |
31 |
107 |
BITARTEKARITZA PROZESUAK, ADINAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
|
|
14 URTE |
10 |
41 |
05 |
56 |
|
15 URTE |
17 |
46 |
18 |
81 |
|
16 URTE |
14 |
61 |
36 |
111 |
|
17 URTE |
8 |
68 |
47 |
123 |
|
18 URTE |
2 |
- |
07 |
9 |
Bitartekaritza-prozesu bat abiarazteko arau-hauste ohikoena lapurreta da. Horrelakoetan, biktimak, oro har, pertsona helduak dira.
BITARTEKARITZA PROZESUAK, ARAU HAUSTEAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
|
|
Erasoa/Lesioa |
19 |
47 |
14 |
80 |
|
Kalteak |
5 |
33 |
21 |
59 |
|
Ebasketa |
18 |
53 |
29 |
100 |
|
Irainak/Mehatxuak |
3 |
22 |
08 |
33 |
|
Eskola barruko jazarpena |
0 |
2 |
08 |
10 |
|
Lapurreta |
2 |
22 |
18 |
42 |
|
Trafiko-segurtasunaren aurka |
1 |
9 |
05 |
15 |
|
Bestelakoak |
3 |
16 |
10 |
29 |
|
Familia barruko indarkeria |
|
12 |
|
12 |
BITARTEKARITZA PROZESUAK, BIKTIMAREN ARABERA
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE |
Adingabeak |
17 |
53 |
19 |
89 |
Helduak |
14 |
77 |
36 |
127 |
Erakunde publikoa |
4 |
29 |
13 |
46 |
Erakunde pribatua |
15 |
45 |
36 |
96 |
Komunitatea |
1 |
12 |
09 |
22 |
2013ko BITARTEKARITZA HIPOTEKARIOA
2013an, Eusko Jaurlaritzaren Bitartekaritza Hipotekarioaren Zerbitzuak 58 bitartekaritza kudeatu zituen. Itxita dauden 29 espedienteetatik % 72tan aldeen arteko akordioa lortu zen.
|
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
EAE-KO KOPURU OSOA |
||||
ITXITAKO PROZEDURAK |
AKORDIORIK GABE 3 |
AKORDIOAREKIN 5 |
AKORDIORIK GABE 3
|
AKORDIOAREKIN 9 |
AKORDIORIK GABE 2
|
AKORDIOAREKIN 7 |
AKORDIORIK GABE 8 |
AKORDIOAREKIN 21 |
PROZEDURA IREKIAK |
AKORDIORIK GABE 10* |
AKORDIOAREKIN 3** |
AKORDIORIK GABE 6* |
AKORDIOAREKIN 4** |
AKORDIORIK GABE 5* |
AKORDIOAREKIN 1** |
AKORDIORIK GABE 21* |
AKORDIOAREKIN 8** |
OROTARA |
13 |
8 |
9 |
13 |
9 |
13 |
29 |
29 |
*Aldeek oraindik ez dute erabaki akordioa berrestea
**Aldeek baiezkoa eman diote proposamenari, baina idatziz formalizatzea falta da
Zerbitzu honi dagokionez, 2014ko lehen hiruhilekoan, orotara, bederatzi kasu kudeatu dira: bat Gipuzkoan eta zortzi Bizkaian. Aldeak asebeteko dituzten akordioak lortzeko lanean ari gara oraindik ere.