Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Produktibitatean irabazteko laneko arriskuen prebentzioan inbertitzeko eskatu die Osalanek enpresei

2014.eko maiatzak 21

Osalaneko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek psikosoziologiaren arloan eta hondakinen kudeaketaren arloan  lan arriskuen prebentzioko erakundearen lan ildo nagusiak zeintzuk diren azaldu du Zaragozan. Izaskun Urienek, lan mahai bat aurkeztu du Aragoiko hiriburuan egiten ari den Laneko Arriskuen Prebentzioko XII. Nazioarteko Kongresuan.

 

Laneko prebentzioan jakituna den aditu multzo garrantzitsua batu da Zaragozan gaurtik eta ostirala bitarte, XXI. mendeko enpresetan, prebentzioak leihakortasunaren giltzarri moduan duen garrantzia aztertzeko. Osalaneko zuzendariak, Izaskun Urienen, eguerdian ospatutako lan mahaia aurkeztu du eta bere hitzaldian produktibitate mailan gora egiteko, enpresek prebentzioan inbertitu behar dutela azpimarratu du. “Enpresaren etorkizuna bertan lan egiten duten pertsonen pean dago eta lan leku seguru eta osasuntsuak ditugun heinean gure errendimenduak hobera egingo du eta kalitatean irabaziko dugu”.

Arrisku Psikosozialen mapa egin zuen Osalanek 2012an eta handik ondorioztatu zen, oraindik orain, arlo honetako arriskuen prebentzioan egindako lana eskasa zela, ezagutza faltagatik edota kontzeptu okerragatik. Ordutik erakundeak ikerketaren emaitzetan agerian geratu ziren gabeziak hobetzeko lan egiten du, langileen osasuna eta segurtasuna hobetzea ikertuz, aholkuak emanez, eta formakuntza eskainiz.

Datuek[1] erakusten dute laneko psikosoziologian aritzeko beharra, izan ere, lanak eragindako estresa lanarekin zerikusia duen bigarren gaitz ohikoena da Europan; lehenengo postua gihar eta hezurretako arazoena da. Galtzen diren lan egunen %50-60k estresa dute oinarri. Europako Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Agentziak egindako inkesta baten arabera, lanak eragindako estresaren zergatien artean aipatuena lanaren birrantolaketa edo lan egoera kaskarra izan dira (%72), lan jardunaldi luzeak edo gehiegizko lan karga (%66) eta lanean jazarpena edo beldurra sentitzea (%59). Inkesta berak dio, 10 langiletatik 4k ez duelaa uste estresa era egokian kudeatzen denik. Orohar, estresarekin zerikusia duten bajak beste zergati batzuengatikoak baino luzeagoak izaten dira.

EUROSTATen arabera, bederatzi urteko epean Europako langileen %28k buruko ongizatean eragina duten arrisku psikosozialen aurrean egon izana baieztatu du.

 

Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko V. Jardunaldia

Arrisku psikosozialak aurreikusi daitezke, eta kudeatu, enpresaren tamaina edozein dela ere, hori da albiste ona. Laneko Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko XII. Kongresuan Zaragozan Osalanek antolatuta egin den lan mahaian Maite Gómez Etxebarriak laneko psikosoziologiaren arloko teknikoak, hortaz hitz egin du hain zuzen. Arrisku psikosozialen kasuan, gainontzeko arriskuen kasuan aplikatzen den prebentzio tratamendu berbera aplikatu daitekeela. Osalanek “Arrisku Psikosozialen eta Antolamendukoen Hastapenen” gida liburua aurkeztu eta argitara eman zuen ondoren iazko azaroan egin ziren Psikosoziologia Jardunaldietan. Aurtengo urtean,  azaroaren 20ean eta 21ean Osalanek Laneko Psikosoziologiari buruzko V. Jardunaldia antolatuko du eta bertan arlo honetan ikerketa, formakuntza eta aholkularitzan egiten ari den lanaz hitz egingo du. Enpresetan Arrisku Psikosozialen Prebentzion egiten den lanak antolaketaren baldintzak hobetzen ditu eta eragin zuzena eta baikorra du langileen segurtasun eta osasunean.

 

Hotzarekin lan egitea

Alberto Alonso Vivar, Osalaneko Lan Arriskuen Prebentzioko arduraduna da Araban eta hotzarekin lan egiteak dituen arriskuen ebaluazioaz eta horren ondorioz, modu seguruan lan egin ahal izateko hartu beharreko prebentzio neurriez hitz egin du. Giro hotzetan lan egiterakoan, dela kanpoan egindako lanagatik (eraikuntza sektorean, basozaintza sektoreak) dela giro industrialean egindakoagatik (biltegi hotzetan, izozkailuetan edota hozkailuetan) langilearen osasunarentzat arriskutsuak diren lan egoerak sortu daitezke. Hotzetan egoteak deserosotasua eragin dezake, baita osasunean hainbat eragin ere, ondoeza, sentsibilitatea gutxitzea, nahasmena, koordinazioa galtzea… eta kasu larrienetan, izoztea eta hipotermia. Hotzetan lan egiteak sortzen dituen ondorioak bapatekoak dira eta langileak prest egon behar dira arriskuaren aurrean lehenengo arazo aztarnak identifikatzeko.

Gai arriskutsuak erabiltzea ohikoa da hainbat eta hainbat ekoizpen sektoretan, baina sarri gai horiekin lan egiteak sortzen duen arrisku egoera identifikatu gabe egoten da. Hauxe du gaia Mª Carmen Sabariegok, Osalaneko Lan Arriskuen Prebentzioko Teknikoak bere hitzaldian. Bera Industria Ingeniari Teknikoa da, prozesu kimikoetan espezialdua.

Enpresa buruaren ardura da gai arriskutsu horiekin lan egin ahal izateko babes maila egokia ematea, horretarako, arriskuen ebaluazioa eta neurri prebentiboak hartzea ezinbesteko baldintza dira. Segurtasunez lan egiteko funtsezkoa da langileek euren lanpostuetan duten arrisku mailari buruzko informazio eta formakuntza nahikoa izatea, baita gai horiek bete behar dituzten baldintzetaz ere (antolaketa, ontziratzea, etiketa…) eta gai horiek modu seguruan nola erabili eta bildu. Gai hauen identifikatzerakoan lehengaiak eta azken produktuak zeintzuk diren adierazi behar dira, baita tartekoak eta sortutako hondakinak ere.

Hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren sektorean egin behar den arriskuen prebentzioa da  Osalanek antolatutako mahai honetan garatu den beste gaietako bat eta Mª Carmen Sabariego izan da hizlaria kasu honetan ere. Sarritan ez da jakiten hondakinak zerez osatuta dauden eta sustantzia hauen arrisku maila zein den eta horrek hondakin horiekin lanean ari denaren segurtasuna eta osasuna arriskuan jar dezake. Beraz, sektore honek lan arriskuen prebentzioan zenbait zailtasun azaleratzen ditu, hondakinak mota askotakoak izan baitaitezke eta horiek tratatzeko teknikak eta moduak, beste horrenbeste. Europar Batasunak sustatutako garapen sustengarriko politiketan oinarritutako legediaren aplikazioak hondakinak jatorrian gutxitzea du helburu; berrerabilpena, birziklaketa eta beste erabilera modu batzuk sustatuz eta hondakinak deusezteko ahalik eta teknologia garbienak erailiz.

 

 

OSALAN Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundea da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa. Bere egitekoa laneko segurtasuna, higienea, ingurugiroa eta osasuna arautzeko Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek emandako politikak kudeatzea da. Lan giroan egon daitezkeen arriskuak ezabatuz eta hori posible ez denean, arriskuok gutxituz.

 

ZARAGOZA ORP2014 “XII International Conference on Occupational Risk Prevention”

 



[1]Europako Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Agentziak “Lan osasuntsuak: estresa kudeatu dezagun” kanpainaren harira argitara emandako datuak dira https://www.healthy-workplaces.eu/es/stress-and-psychosocial-risks

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PrevencionOK
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Infoprevencion: @osalanEJGV pide a las empresas que inviertan en prevención de riesgos para ganar en productividad http://t.co/plxfzp6N

  • @MAVargasDiaz
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Infoprevencion: @osalanEJGV pide a las empresas que inviertan en prevención de riesgos para ganar en productividad http://t.co/plxfzp6N

  • @Infoprevencion
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    @osalanEJGV pide a las empresas que inviertan en prevención de riesgos para ganar en productividad http://t.co/plxfzp6Nji

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)