Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren eta Europako Batzordearen presidente Durão Barrosoren arteko topaketa pribatua

2010.eko maiatzak 15

Europako arduradunak Bilbora egin bisita profitatuko dute bi agintariek pribatuan afaltzeko

Patxi López Lehendakariak eta Europako Batzordeko Presidente José Manuel Durão Barrosok pribatuan biltzeko asmoa dute gaur gauez Leioako Artaza Jauregian, Europako arduradunak Espainiara egindako bisita aprobetxatuz, izan ere, Comillas Kantabriako herrian izango baita bihar, Felipe Calderon Mexikoko Lehendakariari emango dioten Ekonomia Berria Sariaren ekitaldian.  

Durão Barroso arratsaldeko azken orduan heltzekoa da Bilbora, Iñaki Azkuna Alkatearekin batera Arte Ederretako Museoa eta Guggenheima bisitatzeko. Ondoren, Artaza Jauregira joango da pribatuan bazkaltzeko Lehendakariarekin, bi agintariek urte bete baino gutxiagotan duten bigarren topaketan. 

 Iragan urrian ere bildu ziren Lehendakariak Bruselara egin zuen bidaiaren karira, Eskualdeen Batzordearen osoko bilkuran parte hartzeko, Eusko Gobernuko buruak atzerrira egindako lehen bidaian.

 "Alakrana"ren bahiketak eta Indikoan Somaliako piraten erasoei konponbideak aurkitzeko beharrak markatu zuten orduko bilera. Oraingo honetan, bestelako gaiek markatuko dute bi politikarien arteko izaera pribatuko topaketa hau, bereziki, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko Europako herrialdeak, Espainia eta Euskadi barne,  hartzen ari diren neurriei dagozkienak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria