Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriartek Gastronomiako Euskadi Sariak banatu ditu

2014.eko maiatzak 21

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek 2013ko Gastronomiako Euskadi Sariak banatu ditu gaur arratsaldean, Gasteizeko Artium Museoa egin den ekitaldi batean.

Gastronomiaren Euskal Akademiak proposatuta ematen dira sariak, lau modalitatetan. Honako hauek izan dira azken edizioko irabazleak, kategoria bakoitzean: Gonzalo Antón sukaldari onena izendatu dute; Igor Arregi, Getariako Kaia-Kaipe jatetxekoa, aretoko zuzendari onena; David de Jorge, kazetaritza-lanik onena; eta Javier Ubillosen «Fichas Micológicas», gastronomia-argitalpenik onena.

Gainera, Gastronomiaren Euskal Akademiaren berezko bi sari banatu dira; hots, José María Busca Isusi saria eta Manuel Llano Gorostiza saria. Leioako Ostalaritza Eskolarentzat eta José Antonio Merinorentzat izan dira, hurrenez hurren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marimar Churruca, presidenta de la Academia Vasca de Gastronomía