Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Victoria herriko berrehungarren urteurrenaren ospakizunetan izan zen

2010.eko maiatzak 14

Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Ordezkariak Entre Rios probintzian, Buenos Airestik 350 kilometrotara dagoen Victoria herriaren berrehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ospakizun ofizialetan parte hartu zuen. Goi-mailako ekitaldian Crisitina Fernandez Argentinako Errepublikako presidentea, Sergio Uribarri probintziako gobernadorea, Florencio Randazzo Barne ministroa eta Cesar Garcilazo alkatea izan dira.

Herrira egindako bisitan, Ordezkaria eskertze mezan eta Joaquin Salvador Ezpeleta oiartzuarraren omenez inauguratutako monumenturen ekitaldian. Joaquin Salvador Ezpeleta euskalduna 1810ko maiatzaren 13an Arantzazuko Ama Birjinaren omenez Paranara ibai ertzeko lur haietan oratorio bat altxa zuen. Gaur egun tenplu horren inguruan sortu zen herrian hogeita hamar mila lagun baino gehiago bizi dira. Gainera Argentinako nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen gune garrantzitsuenetako izateaz gain ur termalei esker gune turistiko aipagarria ere bada herria.

Victorian euskal jatorriko bizilagun ugari bizi dira. Horregatik Eusko Jaurlaritzak oraindik errekonozitu gabeko euskal etxe berria ere badute. Haritz izenaz ezagutzen den euskal etxeko kideek harrera beroa egin zioten Ordezkariari eta euskaldun jatorriko victoriar guztiak biltzeko asmoa azaldu zioten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria