Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Erabakia, 2014. urteko Auzolandegiak programa garatzeko zenbait udalekin elkarlan hitzarmena izenpetu ahal izateko baimena jasotzen dena. (2014-05-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-05-20

LABURPENA

AUZOLANDEGIAK PROGRAMA GARATZEKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA UDALEN ARTEKO ELKARLANERAKO HITZARMEN PROPOSAMENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila baimendu du, 2014ko Auzolandegiak egitaraua garatzeko, zenbait udalekin elkarlanerako hitzarmenak sinatu ahal izan ditzan.

Aurten Euskadin gauzatuko diren zazpi auzolandegiak burutu ahal izateko, Saila sei udalekin ari da elkarlanean: Elgoibar eta Bergara Gipuzkoan, Lekeitio eta Lemoa Bizkaian eta Tertanga-Amurrio Araban.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak urtero antolatu ohi du gazteentzako Auzolandegiak egitaraua, eta berau garatu ahal izateko egoki jotzen da udalekin elkarlana gauzatzea, materialak, langileak edo instalazioen erabilera baimentzeko xedez. Sailaren ardurakoak izaten dira antolakuntza, izen emateak, sustapena, langileak kontratatzea, mantenua eta gerta litezkeen arriskuen gaineko estaldura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan