Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimentzeko 2014/15 ikasturteko 2014ko irailatik abendua bitarteko aldirako ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunen finantziatzeko. (2014-05-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-05-20

LABURPENA

183,412 MILIOI EURO HEZKUNTZA ITUNETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du 2014-2015eko ikasturtean 2014ko irailetik abendurako aldian itunpeko ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak finantzatzeko 183.412.310 euroko gastua baimentzeko erabakia.

Halaber, aipatutako hezkuntza-itunei buruzko agindu hauek onartu ditu:

Agindua, hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeek 2015-2016ko ikasturterako planifikazioa aldatzea eta 2014-2015eko ikasturterako itundu beharreko gelen kopurua zehazteko eskaera-inprimakiak eskatzeko inprimakiak onartu eta argitara ematen dituena. Halaber, eskaerak aurkezteko egutegia onartu eta argitara ematen da.

Agindua, 2014-2015eko eta 2015-2016ko ikasturteetarako itun berriak izenpetzeko eta 2014-2015eko ikasturterako itundu beharreko unitateen kopurua zehazteko prozesua deitzen duena.

Eta agindua, hezkuntza-itunak berritzeko, 2012-2013ko, 2013-2014ko, 2014-2015eko eta 2015-2016ko ikasturteetarako itun berriak adosteko eta 2012-2013ko ikasturterako itundu beharreko unitateen kopurua zehazteko prozesua deitzen duen agindua aldatzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan