Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Donostiako XXIX. Udako Ikastaroen Aurkezpena Eusko Jaurlaritzak bikoiztuko du

2010.eko maiatzak 14

Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikastaroentzako ekarpena, 33.000 eurotik 60.000 eurora pasatuz. Ikastaroen XXIX. edizioa ekainaren 17tik irailaren 10era bitartean izango da, eta haien helburua izango da irakaskuntzaren profesionalak prestatzea eta eguneratzea, “gure garaiko erronkei” heltzeari begira, esan du Celaák

Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak iragarri du bere sailak bikoiztuko duela aurten Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroentzako ekarpena, “krisia gorabehera”, 33.000 eurotik 60.000 eurora pasatuz.

Ikastaroen XXIX. edizioa ekainaren 17tik irailaren 10era bitartean izango da. Ikastaroen aurkezpena Donostiako Miramar Jauregian izan da; bertan izan dira, Isabel Celaá sailburuarekin batera, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, José Luis de la Cuesta ikastaroen zuzendaria, Juan Etxeberria zuzendariordea, eta Ana Eceiza, Irizar enpresaren kanpo komunikazioaren arduraduna.

Sailburuak Udako Ikastaro hauen “ospe nabarmena” azpimarratu du; bere esanetan, Eusko Jaurlaritzak “konfiantza intelektual handia” du ikastaro horietan. Azaldu du, orobat, aurtengo edizioa osatuko duten 28 ikastaroak “Irakasteko Ikasi” programarekin lotuta egongo direla. Programa horren helburua da irakaskuntzaren profesionalak prestatzea eta eguneratzea, sektorearen “erronka garaikideei” heltzeari begira, zenbait gai jorratuz, hala nola garapen iraunkorrerako hezkuntza, komunikazioaren eta informazioaren teknologiaren eta gazteek haietaz egiten duten erabileraren arteko lotura, edo hiritartasunerako hezkuntza, “eskolaren bidez transmititu nahi diren balioen inguruan hausnartuz”.

Halaber, Celaák iragarri du Eusko Jaurlaritzak Prestakuntza Etengabeari edo bizi osorako Prestakuntzari buruzko Lege bat aurkeztuko duela legegintzaldi honetan: “elementu hori baliagarria baita Europako gizartea lehiakorragoa eta askoz ere eraginkorragoa izan dadin, eta baita ahalmen handiagoa izan dezan erronka orokorrei ere heltzeko”. XXIX. edizio honetan, 107 Ikastaro eskainiko dira, 16 ziklotan banatuta. Ikastaroak gure garaiko gaiak ikasi edo haien inguruan hausnartu nahi duen askotariko publiko batengana zuzentzen dira. EHUko Udako Ikastaroen inaugurazioa ekainaren 28an izango da, Patxi López Lehendakaria bertan egongo delarik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá