Berriak Osasuna
Eu

“Debagoiena tabako kerik gabe” 2014ko maiatzaren 20a

2014.eko maiatzak 20

Maiatzaren 26tik 31ra Kerik gabeko astea izango da, OMEk sustatutako ekimena, tabakoaren kontsumoa gutxitu eta pertsona askoren bizitza salbatzeko asmoz. Horretarako, Debagoiena Eskualdean abian jarriko den ekimenaren berri eman nahi da.

Tabakismoaren aurkako borroka, hau da, tabakoa erretzea “normaltzat” ikustearen aurkakoa, osasun-esparrutik haratago dago eta ekimen soziosanitarioak behar ditu, non ahalik eta gizarte- eta udal-eragile gehienek esku hartuko duten. 

Hori horrela, Debagoiena Eskualdean, lankidetzan hasi dira inplikatuta dauden udalak, Osakidetzako Debagoieneko ESIa eta Osasun Publikoaren Zuzendariordetza. Lankidetzaren xedea da ahaleginak batzea tabakismoaren kontrako borrokan eta beste eragile batzuk erakartzea; esaterako, elkargoak (farmazia eta dentistak), ikastetxeak, tokiko elkarteak eta beste batzuk. Lortu nahi da, hain justu ere, populazioko sektore guztiek jakitea, ahal den neurrian, zer-nolako abantailak dituen ez erretzeak eta, zaletasun hori utzi nahi izanez gero, zein baliabide dituzten udalerrian. Ildo beretik, eskoletako ikasleek ere jakin behar dute zein baliabide dauden tabakoari ezetz esateko.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Mendetasunenzuzendari Miren Dorronsorok nabarmendu duenez, garrantzitsua da osasunari lotutako prebentzio eta sustapenerako mota honetako programetan erakundeek eta gizarte-agenteek batera lan egitea, «izan ere, herritarren osasunak eta ongizateak zeharkako politikak eta pertsonen osasun onean eragin dezaketen aktore eta erakunde guztien sinergiak eta elkarreraginak behar dituzte ezinbestean», Osasun Planak 2013-2020 markatzen duen bezalaxe.

Gipuzkoan, 2013ko Osasun Inkestaren arabera, gizonezkoen % 27,7k erretzen du (noizean behin edo normalean) eta emakumeen % 21,1ek. Zifra horiek, hala ere, alderantzikatu egiten dira 15-24 urte arteko populazioan: nesken % 19,1ek erretzen du eta mutilen % 17,4k.

Sektore apaleko pertsonak lotuago daude tabakismoari. Izan ere, bizimodu erosoa dutenen artean, gizonezkoen % 25,3k erretzen du (noizean behin edo normalean) eta, aitzitik, maila apalagoa duten gizonezkoen % 36,2k. Egoera are larriago bilakatzen da 15-24 urteko mutilen eremuan, % 18,7k eta % 46k erretzen baitu, hurrenez hurren.

Tabakoa da gehien prebenitu daitekeen heriotza-kausa; tuberkulosiak, HIESak eta paludismoak denak batera baino heriotza gehiago eragiten ditu. Bizi-itxaropenari 15 urte kentzen dizkio, gutxi gorabehera, eta kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu. Biriketako minbizien % 90 tabakoak eragiten ditu, eta hamar heriotzatik, bat.

Erretzaile pasiboak era pairatzen ditu tabakoaren erasanak, batez ere, haurra bada.Munduan, kausa horregatik 600.000 lagun inguru hiltzen dela garaiz aurretik kalkulatu da.Kea bat-bateko heriotzaren kausa da bularreko umeetan.Horregatik, funtsezkoa da ez-erretzaileak babestea.

Hala ere, ez erretzearen abantailak nabarmenak dira hasiera-hasieratik: bost minutura, arterietako tentsioa normaltzen hasten da; ordu gutxitan, nikotina eta karbono-monoxido maila erdira jaisten da, eta, hurrengo bi egunetan, bihotzekoak emateko arriskua txikitzen hasten da eta zaporea eta usaimena berreskuratzen dira.

Osakidetzako Debagoieneko ESIa ekimen honen zati da eta zeregin aktiboa dauka tabakismoa  gutxitzen.Alde batetik, laburra-aholkuaren bitartez, ez erretzeak osasunerako zer abantaila dituen jakinarazten zaizkio erretzaileari, eta mendekotasuna gainditzeko jarduna egiteko aukera ematen zaio, banaka nahiz taldean, bere osasun-zentroan edo anbulatorioan.

Hori dela eta, tabakoa utzi nahian dabilen oro animatu nahi dugu dagokion osasun-zentrora joateko edo bertara deitzeko, bere nahiaren  berri eman dezan. Behin hori eginda, zein aukera dauden eta zer urrats eman behar dituen jakinaraziko zaio.

Erretzen 14-16 urterekin hasten da jendea, eta goian aipatu dugun bezala, gaur egun, neska gehiago dira erretzaile mutilak baino.Hala ere, populazioko sektore horrek ez du osasun-zerbitzuetara joetako ohiturarik izaten eta, beraz, ez da batere erraza haientzat horretara heltzea.

Horregatik egin da EAEn “Kerik gabeko gelak” izeneko ekimena.Proiektu europar bat da, eta bere xedea da ikasleen arteko tabakismoa gutxitzea eta mendekotasunari beranduago ekin diezaioten lortzea.Bertan, 400 ikasle inguruk hartu dute parte, Arrasateko, Bergarako, Oñatiko eta Eskoriatzako DBHko 1. eta 2. mailako hainbat geletakoek.Osasun Sailarentzat, nerabeak eta gazteak lehentasunezkoak dira eta «beren garapen optimoa eta osasuntsua ziurtatze aldera, "Kerik gabeko gelak" eta antzeko programei esker, erabaki osasungarriak eta seguruak har ditzakete bizitzako fase garrantzitsu horretan», adierazi du Osasun Publiko eta Mendetasunen zuzendariak.

Haren helburua da gogoeta eginaraztea, gelako lanen bidez, nerabezaro aurreko populazioari, ikus dezaten tabakoak nola eragiten duen eta tabako-enpresek zer taktika erabiltzen dituzten haiek erretzen hasteko, erretzeagatik hiltzen direnak ordezkatu nahi baitituzte, eta, bide batez, tabakoari ezetz esateko tresnak ematea.Azken finean, ikus dezatela erretzeak ez duela inongo abantailarik eta bai, aldiz, eragozpen ugari.

Ekimena amaitzeko, mezu edo logo bat egiten dute ez erretzearen alde.Aurkezten dituzten lanek lehiaketa batean hartzen dute parte, Gipuzkoako beste ikastetxe batzuekin batera, eta aipamen bereziak egiten dira eskualde mailan. Debagoieneko irabazlea Arrasateko Institutuko DBHko 1. B gela izan da.

 

TABAKOAREN KARPAK

 

UDALERRIA

EGUNA

ORDUA

LEKUA

ESKORIATZA

29

11:00-13:00

Fernando Eskoriatza plaza 1. zenbakia

ARETXABALETA

29

11:00-13:00

Osasun Zentroa, Errekabarren

BERGARA

29

11:00-13:00

18:00-21:00

K/D.Irala

ARRASATE

29

11:00-13:00

17:00-20:00

Sebero Altube plaza

ANTZUOLA

23

18:00-21:00

Zurrategi plaza

ELGETA

30

18:00-21:00

Mendizalen plaza 1. zenbakia

 

OSASUN ZENTROAREN TELEFONOAK

 

OSASUN ZENTROAK

BERGARA    943 035400

ARRASATE   943 035250

OÑATI   943 035430

ARETXABALETA   943 711959

ESKORIATZA   943 714452

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Drogomedia
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Actividades que se organizarán en Alto Deba con motivo de la celebración de la #SemanaSinHumo (23-31/5) Vía @Irekia http://t.co/V1FVaVhLUU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)