Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak uste du Garoñak eman beharrekoa eman duela

2014.eko maiatzak 20

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian Lehendakaritzan, Gobernu Kontseiluaren ostean.

Erkorekaren esanetan, «Garoña itxirik edukitzeko arrazoi ugari daude, segurtasunarekin lotutakoak eta instalazioaren urteekin lotutakoak, besteak beste». Hori dela eta, adierazi du Eusko Jaurlaritza zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka dagoela erabat.

Beltrán de Herediak, bestalde, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen aurreproiektua aurkeztu du. Aurreproiektu horrek hainbat aldaketa biltzen ditu: erakundeek eta zerbitzuek ematen dituzten jarduera-zerrenda kontzertatzea, sistema informatikoak eta komunikazio-sistemak eguneratzea, larrialdiak kudeatzeko sistemen zerbitzuak osatzea, jarduteko prozedura estandarizatzea, eta ekimen pribatua eta soziala integratzea sektore publikoaren jarduerarekin.

«Horrenbestez, Larrialdietarako eta Babes Zibilerako Euskal Sistema eguneratuko dugu, eta operazioaren ontasunak optimizatuko dira, pertsonei zerbitzu emateko», adierazi du sailburuak.

Horrez gain, Gobernu Kontseiluak bi gastu garrantzitsu onartu ditu gaur, egoera txarrean dauden kolektiboei hezkuntza eta gizarteratzea eskaintzeko oinarrizko zerbitzuak finantzatzeko. Lehenik eta behin, 183,4 milioi euro onartu dituzte ikastetxe kontzertatuak finantzatzeko. Bigarrenik, Jaurlaritzak 10 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunak dituzten edota baztertzeko arriskuan dauden pertsonen enplegua sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.05.20)

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @coitibi
    2014.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El Gobierno vasco se muestra en contra de la reapertura de la central nuclear de #Garoña ➡ http://t.co/pY

  • @frankInnovacion
    2014.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El Gobierno vasco se muestra en contra de la reapertura de la central nuclear de #Garoña ➡ http://t.co/pY

  • @Fdrica
    2014.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO DE GOBIERNO] El Gobierno vasco se muestra en contra de la reapertura de la central nuclear de #Garoña ➡ http://t.co/pY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)