Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia Eibarren izan da Internet Egunaren bosgarren edizioaren inaugurazioan

2010.eko maiatzak 14

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, gaur goizean Eibarren izan da Internet Egunaren bosgarren edizioaren inaugurazioan. Astelena frontoian izan da herritarrentzat zerbitzu eta eduki interesgarri ugari eskaintzen duen komunikabidea den heinean Sareari balioa emateko sortua den ekitaldi hori.  

'Haustura digitala' murrizten laguntzeko helburuz, Gipuzkoako pilotalekuan aske nabigatzeko gune bat ezarriko da, 70 ordenagailuz hornitutakoa, eta teknologi berriei buruz dibulgaziozko saioak antolatu dira. Horietan, beste gai batzuen artean, gizarte-saretaz jardungo da, baita segurtasunari buruz Internet eta Eusko Jaurlaritzako datu publikoak berriro erabiltzeko programei ere.

Halaber, antzezlanak izango dira eta bisitariek aukera izango dute globo aerostatiko batean ibiltzeko, 3 dimentsioko gida-simuladore batekin aritzeko eta pantaila ukigarria duen tresna musikala den reactable-rekin esperimentatzeko. Gainera, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko gelak digitalizatzeko helburuz Jaurlaritzak duen Eskola 2.0 programa ere azalduko da bertan.

Internet Eguna ekimena bideratzeko SPRI, KZgunea, Internet&Euskadi elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eibarko Udala eta Euskaltel batera lanean izan ditugu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)