Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak gazteen enpleguarekin duen konpromisoa berretsi du Novia Salcedo Fundazioaren sariak banatzeko ekitaldian

2014.eko maiatzak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Asturiasko Printzea Novia Salcedo Fundazioaren VI. Gazteen Integrazio Profesionaleko bikaintasun-sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan dira. Ekitaldi horretan, lehendakariak adierazi du gazteen enplegua dela Jaurlaritzaren lehentasunetako bat.

Urkulluk adierazi duenez, Jaurlaritzak 28 milioi euro banatuko ditu 17 programatan. Oro har, gazteen ekintzailetza-programak eta enpresaren alorreko trebakuntza duala eskainiko dira, lehendabiziko lan-esperientzia sustatzeko helburuz. Halaber, talentua bultzatzeko bekak ere eskainiko dira. Neurrion helburua, lehendakariak adierazi duenez, 52.000 gazteren enplegagarritasuna sustatzea da.

Novia Salcedo Fundazioaren sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean izan da Bilboko Arriaga antzokian. Sarion helburua gazteak lan-munduan txertatzeko pertsonek, erakundeek zein enpresek egindako lana aitortzea da.

Hauek dira 2014ko irabazleak: Benita Ferrero Waldner (Pertsonen kategorian), Enrique Iglesias (Ad Honorem), Leroy Merlin (Enpresa Handiak), Sao Prat, SL (Enpresa Txikiak) eta Lantegi Batuak eta Centro Nazaret (Erakundeak, GKEak eta Ikastetxeak).

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iozamizu
    2014.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Lehendakariak gazteen enpleguarekin duen konpromisoa berretsi du Novia Salcedo Fundazioaren... ➡ http://t.co/TYyTVpcsKV

  • ana
    2014.eko maiatzak 19

    Pues me alegro mucho por el evento estoy contenta que se haya celebrado animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Principe de Asturias