Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak arrantzaren sektorea babestu du Bermeoko Arrain Azokan

2014.eko maiatzak 16

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz Bermeoko Arrain Azokaren inaugurazio ofizialeko ekitaldian izan dira.

Josu Erkorekak Eusko Jaurlaritzaren babesa agertu dio Euskadiko arrantzaren sektoreari haren «tradizioagatik eta garrantzi ekonomikoagatik», baliabideak erakartzen dituen eta enplegua sortzen duen lehen sektoreko arloa delako, eta Euskadiko gastronomiari egiten dion ekarpenagatik.

Ildo horretatik, bozeramaileak gogorarazi du Euskadiko arrantzaren sektoreari esker hainbat produktu ditugula, antxoa, adibidez. Eta antxoaren kontsumoa osasunerako kaltegarria ez izateko, «ezagunak» diren neurri «erraz» batzuk baino ez direla behar. Erkorekak gehitu du jarraibide horiek ezagutu ondoren «antxoez gozatu behar dugula, produktu naturala, freskoa, elikagarria eta oso gomendagarria» baita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)