Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak motibazio politikoko garaiko giza eskubideen urraketen Balorazio Batzordeko kideak hartu ditu

2014.eko maiatzak 16

Iñigo Urkullu Lehendakariak 1960. eta 1978. urteen artean motibazio politikoko biolentziazko garaian gertatu ziren giza eskubideen urraketen ondoriozko sufrimendu bidegabeen biktimei aitortza eta erreparazioa (107/2012) aztertzen duen Balorazio Batzordeko kideak hartu ditu gaur.

Batzarra Lehendakaritzan egin da, eta bertan izan dira baita ere Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia eta Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, aldi berean Balorazio batzordeko kide dena.

Batzordekideek Lehendakariarekin batera aztertu dute 2012an dekretua onartu zenez geroztik egiten ari diren lana. Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du biktimen eskubideekin duen konpromisoa eta eta eskertu eta aitortu egiten du Batzordea egiten ari den lana.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko maiatzak 17

    Me ha gustado la noticia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)