Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadin jarduera fisikoa ugaritzea eta sedentarismoa gutxitzea, Jaurlaritzaren duen Mugiment Planaren helburu

2014.eko maiatzak 20

Jon Redondo, Gazteria eta Kirol zuzendariak, MUGIMENT aurkeztu du gaur goizez Legebiltzarrean, Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren zuzendariarekin batera.

 

Euskadin gizarte aktiboagoa sortzea, osasunean onurak lortzeko. Horixe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Osasun Sailek MUGIMENT 2013-2020 plan estrategikoarekin hartu duten helburua. Jarduera fisikoa sustatu eta sedentarismoari aurrea hartzeko plan hori, gaur goizez aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean.

Jarduera fisikorik eza da munduan eta Euskadin heriotza arrazoien artean laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunaren azken inkestak jaso dituen datuen arabera, biztanleen %31k ez dituzte betetzen Munduko Osasun Erakundeak jarduera fisikoaren praktikarako ezartzen dituen gutxienekoak. Multzo horrek ez-aktibotzat hartzen du bere burua, eta portzentajea handiagoa da emakumeen artean (%34), gizonezkoen artean baino (%27). Egoneko bizitza (bizitza sedentarioa), egungo gizartearen emaitza da. Lan gehienak eta aisialdia egoneko jardueren inguruan antolatzen dira egun, eta horrek hipertentsioa, gizentasuna, diabetesa edo minbizia izateko arriskua handitu egiten du.

Herritarren artean jarduera fisikoak gora egiteak onurak izango lituzke, komunitateari eta bizi-baldintzei eragiten dien onurak. Premisa horri helduta bultzatzen da MUGIMENT, Europako Kontseiluak jarduera fisikoa sustatzeari buruz egindako gomendioa jasota. Eusko Jaurlaritzako bi Sailek prestatutako dokumentu honek, gidari ditu, Jarduera fisikoa sustatu eta sedentarismoari aurre hartzeko Plana, eta Osasun Plana. Gainera, optimizazio ahaleginaren, sinergiak sortzearen eta lankidetzak ezartzearen emaitza ere bada proiektu hau.

2013-2020 Osasun Planak bere helburuen artean du jarduera fisikoren bat burutzen duten pertsonen kopurua ugaritzea, eta egungo jarduera ezaren portzentajea %10-%15 murriztea. Horretarako, inguru egokiak eta biztanleriaren bizitza estilo osasuntsuak sustatzea ezinbestekoa da, erakundeen arteko lankidetzan, herrietan eta komunitateetan lan eginez, Osasun Planak jasotzen duen gisan. 

 

MUGIMENT: zortzi estrategia

Horretarako, MUGIMENTek zortzi estrategia ditu ardatz, hainbat publiko motarentzat diseinatuak (populazioa oro har, haurrak, adinekoak, profesionalak, adituak). Horietako bakoitzean zehaztu dira Gazteria eta Kirol Zuzendaritzatik eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzatik burutu beharreko ekintzak eta helburuak.

MUGISARE da nagusiena. Komunitateari zuzendua, eta garapena herritan izango duena. Beronen inguruan antolatzen dira gainerako estrategiak. Honela, udalerriak esku-hartzeen erdigune edo ardatz bihurtuko dira, estrategia guztiak koordinatzeko sareak osatuz.  

MUGITOKI: eragile lokalei, profesionalei eta adituei zuzendua. Ezagutza jaso, eguneratu eta sortzeko erreferentziazko zentro bihurtzea du helburu.

MUGIBILI: populazio guztiaren artean oinez ibiltzea sustatzeko diseinatua.

MUGIEGUN: kirol ekitaldietan herritarren parte hartzea erraztea du helburu, bereziki jarduera fisiko gutxi egiten dutenen artean.

MUGIKASI: ikastetxeetan jarduera fisikoari denbora gehiago eskaintzea da asmoa, bai eta ikasleen artean sedentarismoa saihestea ere.

MUGIERAGIN: estrategia honen helburua da osasun eta kirol profesionalen inplikazioa lortzea, jarduera fisikoa sustatu, eta horrekiko sentsibilizazio eta formazio programak bultzatuko dituzten eragile gisa.

MUGIBETI: 65 urtetik gorako herritarrei zuzendua, adin horietako beharrei erantzungo dien jarduera fisikoa bultzatzeko. Indarra, mugikortasuna, bizitza kalitatea eta pertsonaren independentzia hobetzeko.

MUGILAN: lan eremuetan  egin beharreko esku-hartzeak, jarduera fiskoa erraztu eta egoneko lana saihesteko, bai eta langilearen ergonomia hobetzeko ere

 

 

Gasteizen, 2014ko maiatzaren 19an

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MarcRuizDeMinte
    2014.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    Plan estratégico común #MUGIMENT 2013-2020 para la promoción de la actividad física y #prevención del #sedentarismo.
    http://t.co/w9nDQsEULa

  • @oscarbrinas
    2014.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    31% de población vasca no cumple con los mínimos OMS en #actividadfísica . Se crea el proyecto #mugiment http://t.co/Xkf4d2EqYn @Irekia

  • @Innobasque
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Euskadin jarduera fisikoa ugaritzea eta sedentarismoa gutxitzea, Mugiment Planaren helburu @gosasun @Irekia http://t.co/TQaXS1ygtU

  • @agsb_bilbao
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Aumentar la actividad física y reducir el sedentarismo en Euskadi, objetivos del “Plan Mugiment” @gosasun @Irekia http://t.…

  • @mikel_uriguen
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Aumentar la actividad física y reducir el sedentarismo en Euskadi, objetivos del “Plan Mugiment” @gosasun @Irekia http://t.…

  • @jtejedornunez
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Aumentar la actividad física y reducir el sedentarismo en Euskadi, objetivos del “Plan Mugiment” @gosasun @Irekia http://t.…

  • @Innobasque
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    Aumentar la actividad física y reducir el sedentarismo en Euskadi, objetivos del “Plan Mugiment” @gosasun @Irekia http://t.co/di002Smy5P

  • @PatxiGalarraga
    2014.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    @luisetxegarai Mila esker! #MugimentPlana @Irekia -n: http://t.co/JGsYXDeiVu @osakidetzaEJGV -n oraindik #Aktibili : http://t.co/21bGCtM49Y

  • @mirenepalacios
    2014.eko maiatzak 20

    Comentario de Twitter:
    Aumentar la actividad física y reducir el sedentarismo en Euskadi, objetivos del “Plan Mugiment” del Gobierno ... http://t.co/USx3Zo0SgL

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)