
Muñozek «Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi» kongresuaren aurkezpenean parte hartu du
«Euskal zinema denboran kontsolidatutako fenomeno bat da», adierazi du Muñozek. Gainera, nabarmendu du hainbat erakundek parte hartu dutela proiektu honetan; alegia, Euskadiko Filmategiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostia 2016k eta EHUk.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuorde José Ángel María Muñozek «Euskal zinema: euskal zinemagileen hiru belaunaldi» kongresuaren aurkezpenean parte hartu du, Donostiako Miramar Jauregian. Kongresua uztailaren 2an, 3an eta 4an izango da.
Euskal zinemagile onenetako asko kongresuan parte hartzeko prest agertu dira. Besteak beste, Montxo Armendárizek, Víctor Ericek, Imanol Uribek, Juanma Bajo Ulloak, Julio Medemek eta Borja Cobeagak parte hartuko dute.
Asmo handiko kongresua da, beraz, eta euskal zinemari buruzko ikerketen gaur egunera arteko diziplina arteko gaiaren egoera moduko bat eskainiko da.
Arlo akademikotik jasotako erantzuna ere bikaina izan da, eta historialari, krikari eta euskal zinemako espezialista garrantzitsuetako asko izango dira kongresuan.
Irekita dago matrikula egiteko epea, eta aipatu beharra dago izena Euskadiko Filmategiaren webgunearen bidez (www.filmotecavasca.com) emanez gero, % 50eko deskontua egingo dela.