Hauteskundeak 2024
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Profesionalek familiekin egiten duten lana errazteko web orria aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

2014-05-16

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok tratu onetan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako familia-harremanak hobetzeko hainbat proposamen ezagutarazi du gaur. Familiekin harremanetan dauden arloetako profesionalei zuzendutako Gurasotasuna web orria aurkeztu dute Ekitaldian.
 
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak familiak gizartearen enbor-egitura bezala duten eginkizuna nabarmendu du Deustuko Unibertsitateko auditoriumean bildu diren hirugarren sektoreko eta osasun- eta hezkuntza-sistema publikoetako eta gizarte-zerbitzuetako 500etik gora profesionalen aurrean, «balioen, ohituren eta jokabideen eramaileak eta igorleak» direlako.

Gainera, familiekin lan egiten duten alorretako profesionalei zuzendutako Gurasotasuna web orria aurkeztu dute. Halaber, familia esku-hartzearen hainbat aditu familiako harremanak hobetzeko proposamenak azaldu dituzte.

Familiak komunitatearen zimenduak eusteko oinarriak dira, eta, horregatik, herri-erakundeen errekonozimendua behar dute «inoiz huts egiten ez duen nukleoa eta kolpatutakoen aterpea» direlako. Bi balio horiek inoiz baino garrantzitsuagoak dira gaur egun, familia askoren egoera larria baita, krisiaren ondorioz. «Arlo ekonomikoari ez ezik, balioei ere eragiten die krisiak; horregatik, gainditzeko zailagoa da, sakonagoa eta larriagoa delako», adierazi du Juan Maria Aburtok.

Sailburuak familien elkartasuna eta orain egiten ari diren ahaleginak balioetsi ditu: «Familiei zuzendutako baliabideak eta babesa indartzen jarraitu behar dugu, baliabide horien egonkortasuna gizartearen elkartasunaren mende baitago».

Eusko Jaurlaritzaren kasuan, hiru modutan ematen die babesa: lehenik, seme-alaben jaiotzagatik eta lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko ematen dituen laguntzekin; bigarrenik, erantzukidetasuna, tratu onetan, trebakuntzan eta familien eta profesionalen sentsibilizazioan oinarritutako hazkuntza sustatzeko eta babesteko ekintzen bidez, eta, familiako belaunaldien arteko elkartasuna bultzatzen duten ekimenak babestuz; eta, azkenik, familien arloan lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeak errekonozituz eta ikusgarri eginez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)