Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 119 Eee izapidetu ditu apirilean

2014.eko maiatzak 15

Apirilean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 119 espediente izapidetu ditu; hau da, martxoan baino % 51 gutxiago eta iazko hilabete berean baino % 7 gutxiago. Etendura-espedienteak 63 izan dira, lanaldia murriztekoak 47 eta azkentzeko espedienteak 9.

Apirileko 119 espedienteek –horietatik 87 aurreko baten jarraipena izan dira– 1.219 langileri eragin diete; martxoan baino % 57 gutxiagori. Etendura-kopuruak 129 langileri eragin die; martxoan baino % 67 gutxiagori.

Sektoreka, nekazaritzan eta eraikuntzan EEEen ehunekoak bere horretan jarraitu du, industrian jaitsi egin da eta zerbitzuetan pixkatxo bat igo da. Egun, 16.368 langileri eragiten dieten 1.222 espediente daude indarrean; espediente horietatik 868 (% 71) aurreko baten jarraipena dira.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.

 

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/esesttraba/estadistica

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak