Berriak
Eu

Emakundek matxan jarri du Erakunde Publikoen Berdintasunerako Sare bat

2014.eko maiatzak 15

Gaur martxan jarri den Erakunde Publikoen Berdintasunerako Sareak Emakundek bultzatu du Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Berdintasunerako Unitatearen eta Herri Administrazio eta Justizia Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaritzaren laguntzarekin.

Sare honen helburu nagusiada erakunde publikoetan berdintasunari buruzko neurriak eta politikak ezartzen aurrera egitea, dauden baliabideak optimizatuz eta erakunde bakoitzak egindako lana eta esperientzia elkarrekin baliatuz. 

Sarean 24 erakunde publikok parte hartzen dute: Alokabide, Basquetour, CEDEMI (Ezkerraldeko Enpresak Garantzeko Zentroa), CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea), EJIE, Elika Fundazioa, Euskadiko Kirol Portua, Euskal Irrati Telebista, Euskal Trenbide Sarea, Euskotren, Itelazpi, Izenpe, Metro Bilbao, Osakidetza, SPRI, Ur Agentzia, VISESA, Euskadiko Orkestra, IHOBE, Neiker, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Etxepare Institutua, Fundación HAZI eta Haurreskolak Patzuergoa.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak azpimarratu duenez, “erakunde publikoak beste erakunde eta elkarte batzuentzat eredu bihurtu behar dira” eta gogoratu du berdintasunean aurrera egitea behar beharrezkoa dela ez bakarrik giza eskubideengatik, baita eraginkortasunagatik eta pertsonen gogobetetzerako onuragarria delako.  

Aurkezpenean, Landaidarekin batera, Carmelo Arcelus, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eta Javier Bikandi, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria izan dira.

Jardunaldian EJIE eta IHOBE erakundeetako esperientziak ezagutzeko aukera izan duTe gainontzeko erakundeek eta honekin batera Emakundek proposatutako lan ildoak ezagutu dituzte. Besteak beste, sarean dauden erakundeen plataforma on-line bat izango dute, laguntza metodologikoa eta teknikoa, zuzeneko prestakuntza saioak eta praktika onak partekatzeko aukera.     

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)