Berriak
Eu

Buenos Airesen, Euskal Herria ospakizun

2014.eko maiatzak 14

Milaka lagun bildu ziren Argentinako hiruburuan euskaldunen jaialdian parte hartzeko, “Buenos Airesen, Euskal Herria Ospakizun” aurtengo egitarauan. Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritza egon zen euskal gizataldearekin batera, Euskadi Basque Country markarekin. Aizpea Goenaga Etxepare Institutoaren Zuzendaria, La Oreja de Van Gogh musika taldea eta Toti Martinez de Lezea idazlea bertan egon ziren.

Euskal Herrian bezalako igande euritsuan, 8000 bat lagun bildu ziren Mayo Etorbidean Laurak Bat euskal etxeak eta Buenos Airesko Gobernuak antolatutako jaialdia ospatzeko. Dantzak, musika, herri-kirolak, sukaldaritza klaseak zuzenean, euskal etxeetako sukaldaritzaren eskaintza, umeentzako jokoak, Donostiako Danborrada, hogei bat gaikako txosna, antzesleku haundi bat euskal kultura den erakusteko izan ziren eta Buenos Airesko biztanleek eta bisitariek Euskadira irudizko bidaia egiteko aukera izan zuten, ozeanoa gurutzatu barik.

Euskadi Basque Country txosnan goiz hasi ziren ekintzak. Oreja de Van Gogh-ren kontzertutarako sarreraren zozketa, taldeko kideen eta zaleen aurrean. Bestalde, Toti Martinez de Lezeak Euskal Herriko lelezahar batzuk kontatu zituen, ume, gazte eta aiton-amonen artean farreak eta txaloak sortu zituenak. Bestalde, umeek marrazkiak agin zituen euskaldunei buruzko umeen begirada txapelketarako. Marrazki irabazlea Ordezkaritzaren gabonetarako txartela izango da . Arratsaldean zehar, jokuak, zozketak eta Euskadiren lotuak diren sariak egon ziren.

Toti Martinez de Lezearen eskutik euskal kultura hedazteko izandako aste baten izan zen “Buenos Aires Ospagai” jaialdiaren amaiera. Martinez de Lezea Etxepare Institutoaren izenean heldu zen Argentinara, hiriburuan eta La Plata hirian hitzaldiak eskaintzeko asmoz. Idazle arabarraren bidaia Buenos Airesko Liburu azokan hasi zen aurkezpena eta liburuak sinatu zituenean; gero Kongresuko Liburutegian, La Platako Unibertsitate Nazionalean eta López Merino Udal-Liburutegian eman zituen hitzaldiak. Amaitzeko euskal gizataldearekin bildu zen: Euskaltzaleak eta umeei eta gazteei euskal mitologiaz hitz egin zien Euskal Echea ikastetxeak dituen bi egoitzatan.

Buenos Airesko Kultur Ministerioaren hiriko biztanle eta Argentinan dauden gizataldeen arteko elkartzea sustatzeko programa da “Buenos Aires Ospagai”. Italia, Txile, Mexiko, Uruguai, Espainia, Paraguai, Kalabria, Bulgaria, Grezia, Kroazia, Japonia, Libano, Lituania, Eslovenia, Portugal eta Errusiako gizaltadeei omenaldia egin zien Buenos Airesko Gobernuak. Argentinako biztanleen %10ak euskal jatorria duela uste da. Herri honetan 84 euskal etxe aintzatetsi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Toti Martinez de Lezea, La Oreja de Van Gogh