Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasque-k Euskadin lan egingo duten 50 ikertzaileen kontratazioarako 6.2 miloi euroko finantziazioa lortzen du Europar batzordetik

2014.eko maiatzak 14
  • Gaur arte, Ikerbasquek 20 miloi euroko finantziazioa lortu du bai ikertzaile gazteen baita ikertzaile seniorren kontrataziorako.
  • Programaren xedea 2014-2017 aldirako Euskadin 50 ikertzaile bikain kontratatzea da. Ikerketa arloan hamar urte baino gehiagoko eskarmentua duten lehenengo 15 ikertzaile berri kontratatzeko deialdia bihartik irailaren 10era arte irekita egongo da.
  • Europako Batzordeak zientzia bultzatzen duten erakunde hobeenetarikoen artean Ikerbasque aukeratu du, Europa guztiko 70 proposamen baino gehiagoren artean.
  • Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta IKERBASQUEko presidenteordeak, Itziar Alkortak, IKERBASQUE Research Professors 2014 deialdia aurkeztu du ikertzaile bikainak erakartzeko.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta IKERBASQUEko presidenteordeak, Itziar Alkortak, Fernando Cossiorekin, erakundearen zuzendari zientifikoarekin, batera Donostian gaur jakinarazi duenez, Ikerbasquek 6,2 milioi euro lortu ditu Bruselatik ikertzaile seniorrak kontratatzeko. Programa honek mundu osoko 50 ikertzaile kontratatzea ahalbidetuko du, Ikerbasqueren bitartez, Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten.

Europar Batzordeak Euskadi nazioarteko ezagutza eta ikerketa interesgune gisa finkatzeko Ikerbasquek 2007. urtetik burutzen ari den lana saritu du. Ikertzaileak erakartzeko programa Bruselak garapen zientifikorako europako ekimen onenetariko gisa hautatu du, Europa guztiko aurkeztutako 70 proposamenetatik artean. Horrela, Ikerbasquek 6,2miloi eurotako finantziazioa lortu du mundu osoko ikertzaileek Euskadin bere lana burutu dezaten.

Diru-laguntza honek, egun munduko edozein herritan bere lana burutzen duten 50 ikertzaile Ikerbasqueren sarera erakartzea ahalbideratuko du. Egun, sare honek ikerketa alor ezberdinetan eta Euskal Herriko zentro ezberdinetan bere lana burutzen duten 131 ikertzaile bikain osotzen dute.

Research Professor programak helburu bikoitza betetzen du: alde batetik, atzerrian dauden ikertzaileak erakartzea (hauen artean jatorriz euskaldunak diren ikertzaile asko daude) eta bestetik, Euskadin dauden ikertzaileei behin betiko kontratua lortzeko aukera ematen die.

Prentsaurrekoan Itziar Alkorta-k azpimarratu du “Europako laguntza honen garrantzia, bai talentua erakartzeko Euskadin abian dugun estrategia berresten duelako baita suposatzen duen ekarpen ekonomikoagatik ere”.

Bere aldetik, Fernando Cossiok, Ikerbasque-ko zuzendari zientifikoak esan du “Europako diru-laguntza honek Euskadi zientzia arloan Europako erreferente bilakatzen du; jadanik ikerkuntza aurreratua dugulako, nazioarteko mailako ikerkuntza taldeak ditugulako eta maila altuko ikerkuntza burutu ahal izateko ezaugarri egokiak duen herrialdetzat ezagutzen gaituzte”

2014 deialdiak

Bihar zabalduko dugun deialdiarekin lehen 15 ikertzaileak kontratatuko dira, 2014- 2017 aldian 50 ikertzaileen kopurura heldu arte. 10 urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia duten mundu guztiko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek bihar hasi eta irailak 10erarte aurkeztu ditzakete eskaerak Ikerbasque Fundazioaren webgunearen bidez (www.ikerbasque.net).

Egun, Ikerbasquen 131 ikertzaile senior ditugu 28 herrialdetakoak, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak (%63). %14 gizarte zientzietako adituak dira, %8 humanitateetakoak, %8 teknologia alorrekoak eta %7 medikuntza eta bizitza zientzien alorrekoak. Jatorriari dagokionez, gehienak espainiarrak dira (54), baina badira alemaniarrak (13), italiarrak (10), britainiarrak (8), errusiarrak (6), kanadiarrak (5) ukrainiarrak (4) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 20 herrialdetakoak ere. Gizonak dira nagusiki (%85), 44 urte inguruko batez besteko adinarekin. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzaren ikerketa zientifikoaren aldeko apustuaren eta urte batzuetatik hona autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek egindako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+Gren arloan indar garrantzitsuenetarikoen artean kokatzeko ahaleginean, IKERBASQUEren oinarrizko lan-ildoa ikertzaile adimentsuen erakargune gisa aritzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueren zuzendari zientifikoa