Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

2013an 511 familiek eskuratu zuten Visesak sustatutako etxebizitza bat

2014.eko maiatzak 13

2013an 511 familiek eskuratu ahal izan zuten Visesak sustatutako etxebizitza babestu bat. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren sozietate publikoaren urteko memoriaren arabera, horietako 374 Alokabidek Vitoria-Gasteizen (Zabalgana auzoan), Basaurin, Beasainen eta Arrasaten kudeatutako alokatzeko etxebizitzetan instalatu ziren.

Partikularrek beste 67 etxebizitzaren eskriturak egin zituzten, eta gainerako hirurogeita hamarrak erosteko aukera eskaintzen duen alokairu bidez eskaini ziren; Visesak joan den urtean jarri zuen martxan azken modalitate hori, etxebizitza eskuratzeko aukerak errazteko helburuarekin. Era berean, oraindik eraikuntza-fasean dauden etxebizitzen 576 salerosketa-kontratu sinatu dira, horien artean 60 BOE Basaurin eta beste ehun Leioan.

Visesak joan den urtean garatutako jarduera behar bezala islatzen da obran eskainitako 621 etxebizitzetan edo proiektua idazteko prozesuan edo obren gauzatze-prozesuan dauden 4.000 etxebizitza inguruetan. Jarduera horretarako 46 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da 2013an.

 

(Ikusi xehetasunak eranskinean)

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko maiatzak 22

    HOLA NO PUEDO ACEDER A MI SOLICITUD PIDO LA CONTRASEÑA Y ME DA ERROR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)