Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek enpresa erantzunkizuna eskatzen du makineria erosterako orduan lan arriskuen prebentzioa aplikatzeko

2014.eko maiatzak 16

OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) ostiral honetan, maiatzaren 16a, "Makineriaren erosketa, makineria berria eta bigarren eskuko makineria" izeneko Jardunaldi Teknikoa ospatu du. Honen bitartez, makineria berrizterako orduan laneko kalitatea eta lan segurtasunerako legedia betetzearen garrantziaz ohartarazi die enpresariei. Horrela, lanpostu seguruagoak eta osasuntsuagoak bermatu eta ekoizpen-prozesuak eraginkorragoak izateari laguntzeko.

 

OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek ""Makineriaren erosketa, makineria berria eta bigarren eskuko makineria" izeneko Jardunaldi Teknikoa inauguratu du. Enpresek makineria erosterako orduan lan arriskuen prebentzioa susatzea da helburua. "Enpresen balio nagusia pertsonak dira. OSALANen pertsonen ongizate eta lan osasuna bermatzearen alde egiten dugu. Hori da geure konpromisoa. Lan arriskuen prebentziorako bidea legedia eta segurtasun zein osasun neurriak betetzeagatik hasten da.  Enpresek langileentzako lan egoera egokienak bermatu behar dituzte. Horretarako, funtsezkoa da lan-ekipoak indarrean dagoen araudiari zelan egokitu ezagutzea. Baita lan segurtasuna bermatzeko enpresariek enpresaren makineria egokitzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren jakin ere. ", azaldu du OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek.

Jardunaldi Teknikoan lan-ekipoak indarrean dagoen araudiari egokitzeko eta bide batez langileen lan egoerak hobetzeko eman beharreko pausuen gaineko informazioa eman zaie enpresariei. Makineria erosterako orduan prebentzio kudeaketaren gainean kontzientzia izan da helburua. Batez ere, araudia betetzen ez duen makina batek makina hori erabiltzen duen pertsonaren osasunarentzat arrisku maila altua suposatzen duelaz ohartaraztea enpresariei. Enpresariak dituen baliabideak lan-ekipoak egokitzeko erabiltzea ezinbestekoa da, horrela lan segurtasuneko egoerak errespetatzeko.

OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek honako hau aipatu du: "Beste behin ere prebentzio kudeaketaren garrantzia nabarmendu behar dugu. Euren lan ekipoen segurtasuna hobetzen duten enpresek, lan kalitatea eta osasuna hobetuko dute. Gaur batzen gaituen jardunaldian, enpresari bezala zeintzuk diren geure "erantzukizunak" ezagutzeko atea zabaltzen dugu, araudia zelan aplikatu eta zelan egokitu, baita lan osasunaren alde egitearen atea zabaldu ere, geure enpresaren garapen iturri bezala. Prebentzio kudeaketa egokia lan segurtasunaren atea zabaltzeko giltzarria da, enpresa baten funtzionamendu egokiaren bermea eta etekin egokia lortzeko premisa garrantzitsua."

Lan ekipamenduak asko eta era anitzekoak dira, baina guztiak egoera onean egon behar dira eta araudia bete. 1995eko urtarrilak 1en aurreko makinak badira uztailak 18ko, 1215/97 Errege-Dekretuari egokitu behar dira.  Gainera, makina berriak erosten duen enpresariak zera izan behar du kontutan: makinak Europar Erakundeko etiketa izatea (CE markaketa delakoa), adostasun-adierazpena eta argibide-orria gaztelaniaz gutxienez. Eta makinaren eginkizunetan funtsezko aldaketaren bat eginez gero, jabea fabrikatzaile bihurtzen da eta beste EE etiketa bat ezarri beharkio dio.

Zentzu honetan, OSALANek SPRIrekin batera sinatutako lankidetza-hitzarmena eman du ezagutzera. Enpresa Txiki eta Ertainetako Ekoizpen-Ekipamentuak modernizatzeko programa abian jartzeko akordioa, hain zuzen ere. Honen bitartez, laneko segurtasun eta osasunaren arloko arauetara egokitutako makineria eskuratzeari laguntzeko. Laguntza ekonomikoen programa da, Makineriaren Renove Programa, eta bertan OSALANek gai teknikoak kudeatuko ditu eta ekoizpen-ekipo berrien inspekzioen ziurtagiriak emango ditu.

Jardunaldi teknikoan, makineriaren diru-laguntzen programaren aurkezpenarekin batera, enpresetan lan arriskuen prebentzioa aplikatzeko jarraibideak eman dira ezagutzera. Jardunaldian honako gaiak landu dira: Segurtasuna makinen diseinuan, fabrikazioan eta abairazte-prozesuan, Osalaneko Bizkaiko Lurralde Zentroaren teknikaria den, Rosa Peña Pastorren eskutik;  bigarren eskuko makineria eskuratze irizpideak, Osalaneko Arabako Lurralde Zentroaren teknikaria den, MªCarmen Sabariego Barranco-k emandako hitzaldian;  makineria berria erosteko aholkuak, Iñigo Olaciregui Garbizu  eta Jesús Ortiz de Urbina Ugarte, Osalaneko Gipuzkoako Lurralde Zentroko teknikariek azaldutakoak; eta makinak eta istripuen prebenitzioaren gaineko informazioa, Luis Grijalba Merino, Osalaneko Bizkaiko Lurralde Zentroko teknikariaren eskutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)