Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa, doako laguntza juridikoen ekintzak diruz laguntzeko eta doako laguntza juridikoaren funtzionamendu gastuak eta asegurua finantzatzeko. (2014-05-13(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 13

LABURPENA

JAURLARITZAK 11 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU BITARTEKORIK GABEKO PERTSONEK JUSTIZIARA SARBIDEA IZAN DEZATEN

Gobernu Kontseiluak lehen gastu hori baimendu du gaur abokatuen eta prokuradoreen elkargoek doako justiziarako eskubidea duten pertsonak defendatzeko egiten dituzten jarduera guztiak finantzatzeko.

Jaurlaritzak, besteak beste, 15.000 kausa judizial baino gehiago finantzatzea, espetxeetan 4.700 lege-laguntza egitea eta genero-indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen biktima diren 3.670 emakumeri arreta ematea aurreikusten du 2014an.

Gobernu Kontseiluak 10.835.267 euroko gastua baimendu du gaur Euskadin doako justizia finantzatzeko. Hiru lurralde historikoetako abokatuen eta prokuradoreen elkargo profesionalek ofizioko zein guardiako ondoko zerbitzu hauetan egiten dituzten jarduera guztiak finantzatzera bideratuko da diru hori:

Baliabide ekonomikorik ez duten eta ondorioz doako justiziarako eskubidea duten inputatu, atxilotu edo espetxeratu guztiei zuzenbide-arreta ematea.
Prozesu judizialaren aurretik doako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dituzten Orientazio Juridikoko Zerbitzuen (OJZ) funtzionamendu-gastuak finantzatzea.
Arauetan jasotako arrazoi bereziengatik (hala nola genero-indarkeria, sexu-erasoak, etxearen barruko indarkeria, terrorismoaren biktimak, adingabeak, atzerritartasuna, tratu txar edo abusuaren biktima izan diren ezgaitu psikikoak...) Doako Laguntza Juridikoko txanda espezializatuak behar dituzten pertsona guztiei laguntza juridikoa ematea.

Ia 11 milioi euro horien bidez, jaurlaritzak abokatuen eta prokuradoreen elkargoen 2013ko azken hiruhilekoko eta 2014ko lehen bi hiruhilekoetako jarduera guztiak finantzatzen ditu baina, horrez gain, Gobernu Kontseiluaren erabakiak beharrezko gastu-handitzeak ere aurreikusten ditu Doako Laguntza Juridikoak 2014an eragindako beharren % 100 ordaintzeko.

2014KO JARDUERAK

Gutxi gorabeherako kalkuluen arabera, Jaurlaritzak doako laguntza juridikorako eskubidea duten 15.100 kasu judizial inguru finantzatuko ditu. Zaballa-Langraiz Oka, Martutene eta Basauriko espetxeetan 4.700 lege-laguntza eskainiko dira; halaber, genero-indarkeriaren biktima izan diren 3.600 emakumeri emango zaie arreta, baita sexu-erasoen 70 biktimari ere.

GASTUAREN BANAKETA TAULA

ELKARGO OROTARA
Arabako Abokatuen Elkartea 1.868.639,54 €
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa 3.203.465,61 €
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkuna 5.254.418,20 €
Arabako Prokuradoreen Elkargoa 97.741,55 €
Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargoa 127.709,14 €
Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoa 283.292,96 €
OROTARA 10.835.267 €

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan