Berriak Lehendakaritza
Eu

Fernandezek akordioetara heltzeko dei egin die alderdi guztiei ekainetik aurrera

2014.eko maiatzak 14

Bake eta Bizikidetzaren idazkari nagusiak, Jonan Fernandezek, adierazi du 2014ko bigarren seihilekoa alderdien artean adostasunak lortzeko garai aproposena dela. Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Fernandezek azaldu du sei hilabete horiek ziklo elektoraletatik kanpo daudela eta beraz, "ezin dugu lana gerorako utzi”. Hori dela eta talde politiko orori dei egin die gai guztien inguruan gogoeta egiteko eta bizikidetzaren arloan adostasunaren bidea hartzeko.

Fernandezek bizikidetzaren ideian sakonduz, aurreratu du, behin hateskundeak igarota,  Eusko Jaurlaritzak biktimei zuzendutako Gertu Programa aurkeztuko duela. Bake eta Bizikidetzaren Idazkari Nagusiak azaldu duenez, biktimen kezkei erantzuna ematea bilatuko da bai  harreman pertsonalizatu baten bidez edota memoria eraikitzearen prozesuan parte hartzen utziz.

Memoriaren eraikitze horretan, Fernandezek presoei pausuak ematen jarraitzeko eskatu die ez baita nahikoa bere ustez, mina eragin izana aitortzea, min hori “ez dela justua izan aitortu behar da”. Langraitz bidearen ispiluan begiratzeko proposatu du Fernandezek.

Azkenik eta Amnistia Internazionalen salaketari eutsiz, tortura egon badagoela adierazi du. Eusko Jaurlaritza azken 50 urteotan torturen inguruan zer gertatu den argitzeko "ikerketa zientifiko eta sakona" egiten ari dela esan du Fernandezek. Hasierako neurri bezela, atxiloketa baten ondorioz gerta daitekeen inkomunikazioa desagertzea eskatu du, horrek tortura egotearen arriskua igotzen baitu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau