
14 erailketa gerttu ziren Euskadin 2013. urtean, aurrekoan baino %17,65 gutxiago, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez
- Lurraldeei dagokienez, Bizkaian izan ziren gehienak, 10 kasu hain zuzen; Araban eta Gipuzkoan, berriz, bina kasu izan ziren.
- Halaber gutxitu ziren epaile eta fiskalen zerbitzuan dauden ekipo forentseek genero-indarkeriako kasuetan eta eraso sexualen kasuetan egindako esku-hartzeak (% 13,8 eta % 8,9 gutxiago, hurrenez hurren). Etxe-indarkeriak eta trafiko-istripuek eragindako esku-hartzeek, berriz, gora egin zuten (% 17,6 eta % 6,1).
- Gainera, lan-istripuen gaineko 106 auzitegiko peritu-azterlan egin ziren 2013an Euskadin, aurreko urtearekiko nabarmen gehiago: % 41,3 hain zuzen. Gipuzkoan ugaritu ziren gehiena, 37 kasu, 2012an baino % 76,1 gehiago.
Eusko Jaurlaritzako eledun eta Administrazio Publikoko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendari Carlos Cuberok gaur goizean aurkeztu dute AMEEaren 2013ko Memoria. Justiziako sailburuorde Ana Agirre eta Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriarte ere izan dira ekitaldian.
Hiru zerbitzu nagusi eskaintzen ditu Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak: Klinika Zerbitzuak,, alde batetik, trafiko-, lan- nahiz etxe-istripuetan zein eraso eta bortizkeria-kasuetan izaten diren lesioak baloratzeko, epaile, magistratu zein fiskalek eskatzen dituzten azterketa teknikoak egiteko ardura du.
Auzitegiko Patologiako Zerbitzuak, berriz, bere gain hartua du heriotza-kausak eta -moduak aztertzeko ardura eta autopsiak egitekoa, ikerketa judizialean gertatutakoa argitzen saiatzeko, bai eta, heriotza naturalak direnean, azterketa nekrosikoak egitekoa.
Eta Laborategi Zerbitzua, analisi kimiko-toxikologikoak eta dagozkien adituen txostenak egiteaz arduratzen dena, AMEE osoari estaldura emanez.
KLINIKA ZERBITZUA
2013an 23.716 espediente judizial zabaldu zituen guztira, hots, 2012an baino % 3,01 gutxiago; 738 espediente gutxiago, alegia. Horrez gain, 34.220 azterketa egin zituen eta 55.038 txosten.
Ikusi da espedienteen kopurua urritu egin dela genero-indarkeriako erasoei dagokienez (% 13,87), sexu-erasoei dagokienez (% 8,96) eta senitartekorik gabe iritsitako adingabeen adina argitzekoei dagokienez (% 24,09), besteak beste.
Aldiz,ugaritu egin dira lan-istripuek eragindako esku-hartzeen kopurua (% 41), etxe barruko indarkeriako erasoena (% 17,68), etxe barruko koadro psikiatriko bortitzena (% 19,92%) eta zirkulazio istripuek eragindakoena (% 6,18).
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, HONELA SAILKATUTA:
|
2012 |
2013 |
% |
Zirkulazio-istripua |
4557 |
4839 |
+6,18 |
Lan-istripua |
75 |
106 |
+41,33 |
Halabeharrezko istripua |
255 |
233 |
-8,63 |
Genero-indarkeriako erasoa |
1038 |
894 |
-13,87 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
413 |
486 |
+17,68 |
Sexu-erasoa |
212 |
193 |
-8,96 |
Oinarrizko erasoa |
9540 |
8520 |
-10,69 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
1156 |
1113 |
-3,72 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
256 |
307 |
+19,92 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
922 |
846 |
-8,24 |
Kasu psikiatriko orokorra |
4436 |
4670 |
+5,28 |
Toxikomania |
870 |
895 |
+2,87 |
Adina argitzea |
137 |
104 |
-24,09 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
9 |
0 |
-100,00 |
Arreta medikoak |
29 |
37 |
+27,59 |
Beste hainbat |
553 |
477 |
-13,74 |
Informazioari lurraldeka erreparatuz gero, aipatzeko modukoak dira datu batzuetan ageri diren alde handiak, hala nola lan-istripuengatiko auzitegiko peritu-azterlanek izan duten gorakada handia. Gipuzkoan, izan ere, 2013an 37 kasu izan ziren, aurreko urtean baino % 76,19 gehiago; Araban % 69,2koa izan zen gorakada eta Bizkaian, azkenik, 47 kasu izan ziren, 2012an baino % 14,6 gehiago, hain zuzen.
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA ARABAN, HONELA SAILKATUTA:
|
2012 |
2013 |
% |
Zirkulazio-istripua |
669 |
659 |
- 1,49 |
Lan-istripua |
13 |
22 |
+69,23 |
Halabeharrezko istripua |
49 |
34 |
-30,61 |
Genero-indarkeriako erasoa |
245 |
171 |
-30,20 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
59 |
99 |
+67,80 |
Sexu-erasoa |
52 |
54 |
+3,85 |
Oinarrizko erasoa |
1106 |
949 |
-14,20 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
120 |
95 |
-20,83 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
43 |
29 |
+32,56 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
127 |
185 |
+45,67 |
Kasu psikiatriko orokorra |
591 |
753 |
+27,41 |
Toxikomania |
116 |
100 |
-13,79 |
Adina argitzea |
52 |
33 |
-36,54 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
2 |
0 |
-100,00 |
Arreta medikoak |
4 |
3 |
-25,00 |
Beste hainbat |
50 |
44 |
-12,00 |
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA BIZKAIAN, HONELA SAILKATUTA:
|
2012 |
2013 |
% |
Zirkulazio-istripua |
2622 |
2943 |
+12,24 |
Lan-istripua |
41 |
47 |
+14,63 |
Halabeharrezko istripua |
141 |
137 |
-2,84 |
Genero-indarkeriako erasoa |
473 |
445 |
-5,92 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
141 |
215 |
+52,48 |
Sexu-erasoa |
107 |
97 |
-9,35 |
Oinarrizko erasoa |
6036 |
5321 |
-11,85 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
616 |
488 |
-20,78 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
190 |
167 |
-12,11 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
580 |
480 |
-17,24 |
Kasu psikiatriko orokorra |
2949 |
3064 |
+3,90 |
Toxikomania |
430 |
455 |
+5,81 |
Adina argitzea |
69 |
57 |
-17,39 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
7 |
0 |
-100,00 |
Arreta medikoak |
15 |
24 |
+60,00 |
Beste hainbat |
357 |
315 |
-11,76 |
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA GIPUZKOAN, HONELA SAILKATUTA:
|
2012 |
2013 |
% |
Zirkulazio-istripua |
1266 |
1237 |
- 2,29 |
Lan-istripua |
21 |
37 |
+76,19 |
Halabeharrezko istripua |
65 |
62 |
-4,62 |
Genero-indarkeriako erasoa |
320 |
278 |
-13,13 |
Etxe-indarkeriako erasoa |
213 |
172 |
-19,25 |
Sexu-erasoa |
53 |
42 |
-20,75 |
Oinarrizko erasoa |
2398 |
2250 |
-6,17 |
Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
420 |
530 |
+26,19 |
Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa |
23 |
111 |
+382,61 |
Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa |
215 |
181 |
+15,81 |
Kasu psikiatriko orokorra |
896 |
853 |
-4,80 |
Toxikomania |
324 |
340 |
+4,94 |
Adina argitzea |
16 |
14 |
-12,50 |
Inkomunikatuta dauden atxilotuak |
0 |
0 |
+0 |
Arreta medikoak |
10 |
10 |
+0 |
Beste hainbat |
146 |
118 |
-19,18 |
AUZITEGIKO PATOLOGIAKO ZERBITZUA
2013an 971 espediente ireki ziren, 2012an baino % 1,82 gutxiago. Gehienak (% 50,9) heriotza bortitzek eraginak izan ziren; ondoren heriotza naturalak (% 47,6) eta zehaztu gabeak etorri ziren.
|
HERIOTZA NATURALAK |
HORIOTZA BORTITZAK |
ZEHAZTU GABEAK |
HERIOTZAK, GUZTIRA |
2012 |
510 |
479 |
- |
989 |
2013 |
463 |
495 |
13 |
971 |
% |
- % 9,22 |
% 3,34 |
|
- % 1,82 |
Lurraldeetan irekitako espedienteei erreparatuta, ikusten da Bizkaian ireki direla heriotzagatiko gehienak, naturala nahiz bortitza dela ere heriotza. Ondoren Gipuzkoa dator eta azkenik Araba.
2013 |
ARABA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
HERIOTZA NATURALAK |
65 |
312 |
86 |
463 |
HORIOTZA BORTITZAK |
80 |
262 |
153 |
495 |
ZEHAZTU GABEAK EDO IKERKETAN |
8 |
3 |
2 |
13 |
GUZTIRA |
153 |
577 |
241 |
971 |
2013ko memoriak azaltzen duenez, orduko espediente gehienak (186 kasu) «beste ezbeharretan» izandako heriotzekin lotuak izan ziren (erorita, drogak edo pozoiak eraginda, amilduta, erreta eta abar). 2013an gainerako heriotza-kausa sarrienak hauek izan ziren: suizidioak (178 kasu), trafiko-istripuak (76 kasu), lan-istripuak (16 kasu) eta erailketak (14 kasu).
Aurreko urtearen aldean, aipatzekoa da 2013an lan-istripuek eta zirkulazio-istripuek eragindako heriotzen kasuetan interbentzioek gora egin zutela, (% 23 eta % 2,7, hurrenez hurren); aldiz, erailketek eta beste ezbeharrek eragindako interbentzioek behera egin zuten (% 17,6 eta % 3,63, hurrenez hurren).
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, HONELA SAILKATUTA:
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERTUAK |
ARGITU GABEAK |
2012 |
74 |
193 |
13 |
182 |
17 |
12 |
28 |
2013 |
76 |
186 |
16 |
178 |
14 |
25* |
15** |
% |
+ % 2,7 |
- % 3,63 |
+ % 23,08 |
- % 2,2 |
- % 17,65 |
+ % 108,33 |
-% 46,43 |
*2013an azaldu ez ziren kasuetatik 2 hezur-hondar isolatuei lotuta daude.
** Guztira, azalpenik gabeko 15 kasu izan dira, irekitako kasu bakoitzean hiru erregistro egin baitira.
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA ARABAN, HONELA SAILKATUTA:
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERTUAK |
ARGITU GABEAK |
2012 |
18 |
22 |
2 |
24 |
1 |
1 |
0 |
2013 |
18 |
27 |
2 |
26 |
2 |
8* |
5* |
% |
0 |
+22,7 |
0 |
+8,3 |
+100 |
+700 |
+500 |
* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 5 indarkeriazko heriotzak izan dira.
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA BIZKAIAN, HONELA SAILKATUTA:
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERTUAK |
ARGITU GABEAK |
2012 |
40 |
129 |
4 |
96 |
11 |
0 |
7 |
2013 |
34 |
116 |
6 |
89 |
10 |
8* |
2* |
% |
-15 |
+10 |
+50 |
-7,2 |
+9 |
+800 |
-71,4 |
* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 7 indarkeriazko heriotzak izan dira.
AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA GIPUZKOAN, HONELA SAILKATUTA:
|
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK |
HALABEHARREZKO ISTRIPUAK |
LANEKO ISTRIPUAK |
SUIZIDIOAK |
ERAILKETAK |
AZTERTUAK |
ARGITU GABEAK |
2012 |
16 |
42 |
7 |
62 |
5 |
3 |
0 |
2013 |
24 |
43 |
8 |
63 |
2 |
7* |
8* |
% |
+ 50 |
+2,3 |
+14,2 |
+1,6 |
-60 |
+ 133,3 |
+ 800 |
* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 13 indarkeriazko heriotzak izan dira.
AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA
2001. urtean sortu zen Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.
Gaur egun 128 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 55 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen.