Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

14 erailketa gerttu ziren Euskadin 2013. urtean, aurrekoan baino %17,65 gutxiago, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez

2014.eko maiatzak 14
  • Lurraldeei dagokienez, Bizkaian izan ziren gehienak, 10 kasu hain zuzen; Araban eta Gipuzkoan, berriz, bina kasu izan ziren.
  • Halaber gutxitu ziren epaile eta fiskalen  zerbitzuan dauden ekipo forentseek genero-indarkeriako kasuetan eta eraso sexualen kasuetan egindako esku-hartzeak (% 13,8 eta % 8,9 gutxiago, hurrenez hurren). Etxe-indarkeriak eta trafiko-istripuek eragindako esku-hartzeek, berriz, gora egin zuten (% 17,6 eta % 6,1).
  • Gainera, lan-istripuen gaineko 106 auzitegiko peritu-azterlan egin ziren 2013an Euskadin, aurreko urtearekiko nabarmen gehiago: % 41,3 hain zuzen. Gipuzkoan ugaritu ziren gehiena, 37 kasu, 2012an baino % 76,1 gehiago.  

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Administrazio Publikoko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen zuzendari Carlos Cuberok gaur goizean aurkeztu dute AMEEaren 2013ko Memoria. Justiziako sailburuorde Ana Agirre eta Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriarte ere izan dira ekitaldian.

Hiru zerbitzu nagusi eskaintzen ditu Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak: Klinika Zerbitzuak,, alde batetik, trafiko-, lan- nahiz etxe-istripuetan zein eraso eta bortizkeria-kasuetan izaten diren lesioak baloratzeko, epaile, magistratu zein fiskalek eskatzen dituzten azterketa teknikoak egiteko ardura du.

Auzitegiko Patologiako Zerbitzuak, berriz, bere gain hartua du heriotza-kausak eta -moduak aztertzeko ardura eta autopsiak egitekoa, ikerketa judizialean gertatutakoa argitzen saiatzeko, bai eta, heriotza naturalak direnean, azterketa nekrosikoak egitekoa.

Eta Laborategi Zerbitzua, analisi kimiko-toxikologikoak eta dagozkien adituen txostenak egiteaz arduratzen dena, AMEE osoari estaldura emanez.

KLINIKA ZERBITZUA

2013an 23.716 espediente judizial zabaldu zituen guztira, hots, 2012an baino % 3,01 gutxiago; 738 espediente gutxiago, alegia. Horrez gain, 34.220 azterketa egin zituen eta 55.038 txosten.

Ikusi da espedienteen kopurua urritu egin dela genero-indarkeriako erasoei dagokienez (% 13,87), sexu-erasoei dagokienez (% 8,96) eta senitartekorik gabe iritsitako adingabeen adina argitzekoei dagokienez (% 24,09), besteak beste.

Aldiz,ugaritu egin dira lan-istripuek eragindako esku-hartzeen kopurua (% 41), etxe barruko indarkeriako erasoena (% 17,68), etxe barruko koadro psikiatriko bortitzena (% 19,92%) eta zirkulazio istripuek eragindakoena (% 6,18).

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, HONELA SAILKATUTA:

 

2012

2013

%

Zirkulazio-istripua

4557

4839

 +6,18

Lan-istripua

75

106

 +41,33

Halabeharrezko istripua

255

233

-8,63

Genero-indarkeriako erasoa

1038

894

-13,87

Etxe-indarkeriako erasoa

413

486

 +17,68

Sexu-erasoa

212

193

-8,96

Oinarrizko erasoa

9540

8520

-10,69

Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa

1156

1113

-3,72

Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa

256

307

 +19,92

Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa

922

846

-8,24

Kasu psikiatriko orokorra

4436

4670

 +5,28

Toxikomania

870

895

 +2,87

Adina argitzea

137

104

-24,09

Inkomunikatuta dauden atxilotuak

9

0

-100,00

Arreta medikoak

29

37

 +27,59

Beste hainbat

553

477

-13,74

Informazioari lurraldeka erreparatuz gero, aipatzeko modukoak dira datu batzuetan ageri diren alde handiak, hala nola lan-istripuengatiko auzitegiko peritu-azterlanek izan duten gorakada handia. Gipuzkoan, izan ere, 2013an 37 kasu izan ziren, aurreko urtean baino % 76,19 gehiago; Araban % 69,2koa izan zen gorakada eta Bizkaian, azkenik, 47 kasu izan ziren, 2012an baino % 14,6 gehiago, hain zuzen.

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA ARABAN, HONELA SAILKATUTA:

 

 

2012

2013

%

Zirkulazio-istripua

669

659

 - 1,49

Lan-istripua

13

22

 +69,23

Halabeharrezko istripua

49

34

-30,61

Genero-indarkeriako erasoa

245

171

-30,20

Etxe-indarkeriako erasoa

59

99

 +67,80

Sexu-erasoa

52

54

+3,85

Oinarrizko erasoa

1106

949

-14,20

Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa

120

95

-20,83

Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa

43

29

 +32,56

Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa

127

185

+45,67

Kasu psikiatriko orokorra

591

753

 +27,41

Toxikomania

116

100

 -13,79

Adina argitzea

52

33

-36,54

Inkomunikatuta dauden atxilotuak

2

0

-100,00

Arreta medikoak

4

3

 -25,00

Beste hainbat

50

44

-12,00

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA BIZKAIAN, HONELA SAILKATUTA:

 

2012

2013

%

Zirkulazio-istripua

2622

2943

 +12,24

Lan-istripua

41

47

 +14,63

Halabeharrezko istripua

141

137

-2,84

Genero-indarkeriako erasoa

473

445

-5,92

Etxe-indarkeriako erasoa

141

215

 +52,48

Sexu-erasoa

107

97

-9,35

Oinarrizko erasoa

6036

5321

-11,85

Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa

616

488

-20,78

Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa

190

167

 -12,11

Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa

580

480

-17,24

Kasu psikiatriko orokorra

2949

3064

 +3,90

Toxikomania

430

455

 +5,81

Adina argitzea

69

57

-17,39

Inkomunikatuta dauden atxilotuak

7

0

-100,00

Arreta medikoak

15

24

 +60,00

Beste hainbat

357

315

-11,76

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA GIPUZKOAN, HONELA SAILKATUTA:

 

2012

2013

%

Zirkulazio-istripua

1266

1237

 - 2,29

Lan-istripua

21

37

 +76,19

Halabeharrezko istripua

65

62

-4,62

Genero-indarkeriako erasoa

320

278

-13,13

Etxe-indarkeriako erasoa

213

172

 -19,25

Sexu-erasoa

53

42

-20,75

Oinarrizko erasoa

2398

2250

-6,17

Genero-indarkeriako kasu psikiatrikoa

420

530

+26,19

Etxe-indarkeriako kasu psikiatrikoa

23

111

 +382,61

Egozgarritasuna aztertzeko kasu psikiatrikoa

215

181

+15,81

Kasu psikiatriko orokorra

896

853

 -4,80

Toxikomania

324

340

 +4,94

Adina argitzea

16

14

-12,50

Inkomunikatuta dauden atxilotuak

0

0

+0

Arreta medikoak

10

10

+0

Beste hainbat

146

118

-19,18

AUZITEGIKO PATOLOGIAKO ZERBITZUA

2013an 971 espediente ireki ziren, 2012an baino % 1,82 gutxiago. Gehienak (% 50,9) heriotza bortitzek eraginak izan ziren; ondoren heriotza naturalak (% 47,6) eta zehaztu gabeak etorri ziren. 

 

HERIOTZA NATURALAK

HORIOTZA BORTITZAK

ZEHAZTU GABEAK

HERIOTZAK, GUZTIRA

2012

510

479

-

989

2013

463

495

13

971

%

- % 9,22

% 3,34

 

- % 1,82

Lurraldeetan irekitako espedienteei erreparatuta, ikusten da Bizkaian ireki direla heriotzagatiko gehienak, naturala nahiz bortitza dela ere heriotza. Ondoren Gipuzkoa dator eta azkenik Araba.

2013

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

HERIOTZA NATURALAK

65

312

86

463

HORIOTZA BORTITZAK

80

262

153

495

ZEHAZTU GABEAK EDO IKERKETAN

8

3

2

13

GUZTIRA

153

577

241

971

2013ko memoriak azaltzen duenez, orduko espediente gehienak (186 kasu) «beste ezbeharretan» izandako heriotzekin lotuak izan ziren (erorita, drogak edo pozoiak eraginda, amilduta, erreta eta abar). 2013an gainerako heriotza-kausa sarrienak hauek izan ziren: suizidioak (178 kasu), trafiko-istripuak (76 kasu), lan-istripuak (16 kasu) eta erailketak (14 kasu).

Aurreko urtearen aldean, aipatzekoa da 2013an lan-istripuek eta zirkulazio-istripuek eragindako heriotzen kasuetan interbentzioek gora egin zutela, (% 23 eta % 2,7, hurrenez hurren); aldiz, erailketek eta beste ezbeharrek eragindako interbentzioek behera egin zuten (% 17,6 eta % 3,63, hurrenez hurren).

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, HONELA SAILKATUTA: 

 

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

HALABEHARREZKO ISTRIPUAK

LANEKO ISTRIPUAK

SUIZIDIOAK

ERAILKETAK

AZTERTUAK

ARGITU GABEAK

2012

74

193

13

182

17

12

28

2013

76

186

16

178

14

25*

15**

%

+ % 2,7

- % 3,63

+ % 23,08

- % 2,2

- % 17,65

+ % 108,33

-% 46,43

*2013an azaldu ez ziren kasuetatik 2 hezur-hondar isolatuei lotuta daude.

** Guztira, azalpenik gabeko 15 kasu izan dira, irekitako kasu bakoitzean hiru erregistro egin baitira.

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA ARABAN, HONELA SAILKATUTA: 

 

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

HALABEHARREZKO ISTRIPUAK

LANEKO ISTRIPUAK

SUIZIDIOAK

ERAILKETAK

AZTERTUAK

ARGITU GABEAK

2012

18

22

2

24

1

1

0

2013

18

27

2

26

2

8*

5*

%

0

+22,7

0

+8,3

+100

+700

+500

* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 5 indarkeriazko heriotzak izan dira. 

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA BIZKAIAN, HONELA SAILKATUTA: 

 

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

HALABEHARREZKO ISTRIPUAK

LANEKO ISTRIPUAK

SUIZIDIOAK

ERAILKETAK

AZTERTUAK

ARGITU GABEAK

2012

40

129

4

96

11

0

7

2013

34

116

6

89

10

8*

2*

%

-15

+10

+50

-7,2

+9

+800

-71,4

* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 7 indarkeriazko heriotzak izan dira.

AUZITEGIKO LANTALDEEN JARDUERA GIPUZKOAN, HONELA SAILKATUTA:

 

 

ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK

HALABEHARREZKO ISTRIPUAK

LANEKO ISTRIPUAK

SUIZIDIOAK

ERAILKETAK

AZTERTUAK

ARGITU GABEAK

2012

16

42

7

62

5

3

0

2013

24

43

8

63

2

7*

8*

%

+ 50

+2,3

+14,2

+1,6

-60

+ 133,3

+ 800

* 2013an aztertutako edota zehaztu beharreko kasuetatik, 13 indarkeriazko heriotzak izan dira.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA

2001. urtean sortu zen Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.

Gaur egun 128 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 55 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Cubero, director del Instituto Vasco de Medicina Legal