Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Getxolinguae 2014, ikasleen alfabetatze mediatikoaz

2014.eko maiatzak 12

Hezkuntzako eta hizkuntzen irakaskuntzako 200 profesionaletik gora elkartuko dira Getxon maiatzaren 13 eta 14an

Arantza Aurrekoetxea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordearen hasiera hitzaldiarekin irekiko da bihar asteartea, maiatzak 13, 2014ko Getxolinguae jardunaldia, ikasleen alfabetatze mediatikoa ardatz hartuta. Getxoko Berritzeguneak antolatuta baina Euskadi guztiko hezitzaileei irekia, “Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgeletan” leloarekin burutuko da aurten Getxolinguae jardunaldia. Hezkuntza alorreko 205 profesional inguruk, hizkuntza irakasleek bereziki, parte hartuko dute hitzaldi, mahai inguru eta ikastetxeen esperientziak ezagutarazteko aurkezpenetan. Beste hainbat gairen artean, honako hauek jorratuko dira bi egunez: IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) era kritiko, sortzaile eta funtzionalean erabiltzeko ikasleen gaikuntza, edo heziketa mediatikoaren dimentsioak –hizkera, teknologia, ekoizpen prozesuak, eta interakzioa-.

Horretarako, egitarauan pisu berezia izango dute aurten ikastetxeek gai horietan garatzen dituzten esperientziek. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako bederatzi ikastetxek euren ikasleekin lantzen dituzten proiektu multimediak partekatuko dituzte beste profesional batzuekin.

Getxolinguae 2014, alfabetatze mediatikoaz

Jakina da Informazio eta komunikazio teknologiek beharrizan berriak sorrarazi dituztela. Ondorioz, ikasleen hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna gizarteak eskatzen duenarekin bat etorriko bada, nahitaezkoa da beharrizan horiek aztertu eta curriculumean txertatzeko ahalegina egitea.

Esan daiteke, tradiziozko alfabetizazio-modua gainditua dagoela XXI. mendean. Haren tokian alfabetizazio mediatikoa dugu, eta, hori dela-eta, hedabideen eskutik jasotzen ditugun edukiak eta mezuak egoki aztertzeko irizpideak behar ditugu gaur egun.Bada horretan argi egin dezakeenik, hizlarien iritziak beti dira-eta lagungarri.Horrez gain, aurtengo jardunaldietan toki nabarmena eskainiko zaie gelako esperientziei. Helburua hauxe da: esparru honetan EAEko ikastetxeetan egiten den lana ezagutzera ematea eta, horrekin batera, gaiaz entzun eta ikasi nahi duten irakasleei laguntzea.

2014ko Getxolinguae jardunaldien egitaraua ikusteko, eta hitzaldien nahiz aurkeztuko diren esperientzien inguruko berri zehatzagoa izateko, hona hemen esteka:

http://getxolinguae2014.wordpress.com/

 

Gasteizen, 2014ko maiatzaren 12an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)