Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

VIAJES MARSANS ENPRESAREKIN ZERBITZUAK KONTRATATU DITUZTENENTZAKO GOMENDIOAK

2010.eko maiatzak 13

 Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak Viajes Marsans enpresarekin zerbitzuak kontratatu dituztenen kezken berri baduenez, zera gomendatzen du:

 1.- Viajes Marsans enpresarekin kontratu-harremana dagoela egiaztatzen duten agiri guztiak gordetzeko (aurrekontuak, egindako erreserben egiaztagiriak, kontura emandako diru-kopuruen frogagiriak, fakturak, kontratua, bidaia-aseguruen ordainagiriak, publizitatea eta abar).

 2.- Viajes Marsans enpresak bere betebeharrak betetzeko zailtasunak baditu, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteren batera jotzeko, elkarte horrek emango baitizu laguntza eta defentsa juridikoa, auzibidera jo behar bada.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan