Berriak

Elorza: «Europa da oraindik ere irtenbidea»

2014.eko maiatzak 09

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusi Marian Elorzak Europako Egunaren inaugurazioan hartu du parte gaur goizean legebiltzarrean; datorren maiatzaren 25eko Europako hauteskundeen kanpainaren hasierarekin batera ospatu da aurten Euskadin.

Elorzaren iritziz, «asko dira Europak aurre egin beharreko erronkak, barnekoak zen kanpokoak; erakunde politiko nazionalen eta tokikoen beharra dute erronka horiek». Elorzak, halaber, «baterako ekintza bat» eskatu du «Europa mailan erakunde komunitarioak buru izanik, betiere subsidiariotasuneko eta proportzionaltasuneko printzipioen arabera».

Horrez gain, hauxe ere ohartarazi du Elorzak: «Europar Batasunak bere mugen beraien gaiari egin behar dio aurre oraindik, baita era koordinatu batez eta ahots bakar batez nazioartean jarduteko ezgaitasunari ere».

Horiek horrela, herrialde kideak zatitzen dituzten gaiak daude haren ustez, hala nola energia-hornidura edo immigrazioari buruzko politika; horregatik, «bi Europa finkatzeko arriskua» dagoela esan du: «iparraldekoa eta hegoaldekoa».

Jardunaldia amaitzeko «Europa berri baterako eztabaidak» izan dira; horrelakoetan Izaskun Bilbaok, Josu Juaristik, Ramón Jáureguik, Carmelo Barriok eta Maite Pagazaurtunduak beren alderdi politikoek Europar Batasunaren etorkizunari buruz dituzten ikuspuntuak azaldu dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak