Berriak Segurtasuna
Eu

Orotara, 5.762 gizon eta emakume aurkeztu dira Ertzaintzaren promozio berrian

2014.eko maiatzak 08
Eskainitako 120 plazako 48 hautagai baino gehiago daude; alegia, inoizko proportziorik handiena
 
Gaur, osteguna, amaitu da Ertzaintzaren XXIV. promozioan izena emateko epea. Orotara, 5.762 hautagai inskribatu dira oposaketa-lehiaketan parte hartzeko. Orain arteko promozioetan inoizko hautagai-proportzio handienak eman du izena: 48 hautagai plaza bakoitzeko. Halaber, aurkeztu den emakume-proportzioa inoizko handiena da, % 24,6koa, aurrekoetan baino nabarmen handiagoa, eta ertzain emakumeen ehunekoa halako bi. Hautagai gipuzkoarren ehunekoa ere aurrekoetan baino nabarmen handiagoa da, % 23koa hain zuzen ere.
 

Gaur, osteguna, amaitu da Ertzaintzaren hogeita laugarren promozioko kide izateko prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Inskripzio-epea amaituta, orotara 5.672 pertsonak eman dute izena. Horietatik 4.345 gizonak dira (% 75,4) eta 1.417, berriz, emakumeak (% 24,6). Ehuneko hori ertzain emakumeen ehunekoa halako bi da, eta aurreko prozesuetan baino nabarmen handiagoa da.

Hautagaien jatorri geografikoari dagokionez, ertzain izateko hautagai gehienak bizkaitarrak dira oraingoan ere (% 54), baina gipuzkoarren kopuruak gora egin du eta % 23ra iritsi da. Hain zuzen, proportzio hori eta EAEko gipuzkoarren ehunekoa ez daude horren urrun. Arabarrak, bestalde, aurkeztutakoen % 15 dira. Gainerako hautagaiak, % 8, nafarrak edo beste autonomia-erkidego batzuetakoak dira.

35 urtetik gorako 700 hautagai inguru

Deialdiaren oinarrietan aurkezte adin-muga 35 urtekoa bazen ere, azken asteetan muga horrek eragindako eztabaida publikoa dela eta, 35 urtetik gorako pertsonek eskaera aurkeztea erabaki dute. Hain juxtu, 849k eman dute izena hasiera batean, baina 680k baizik ez dute formalizatu inskripzioa, zegokien tasa ordainduta. Hautagai horien batez besteko adina 41 urtekoa da. Gainerakoan, adin-mugaren baldintza bete dutenen batez besteko adina 29 urtekoa da. Adin-mugaren eztabaida, edonola ere, ez da amaituko aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte.

Inskripzio-prozesua amaituta, hautaketa-prozesua hasiko da. Prozesu hori gainditzen duten 120ak igaroko dira Arkauteko Akademian gauzatuko den prestakuntza-ikastaro oinarrizkora. Hautaketa-probaren lehen proba Barakaldoko BECen izango da, uztailaren 5ean. Dagokienean jakinaraziko zaie hautagaiei.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Un total de 5.762 hombres y mujeres se han presentado para la nueva promoción de la Ertzaintza... http://t.co/00pDBRwWlG

Komunikabideek behera kargatzeko