Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal arrantzako produktuak sustatu ditu European Seafood Exhibition azokan

2014.eko maiatzak 07

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila European Seafood Exhibition azokan egon da arrantza sektoreko 5 euskal enpresa babesten, Elikagaien Euskal Industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko planaren baitan.

Azoka maiatzaren 6tik 8ra bitartean egin da Bruselako Parc des Expositions azoka eremuan, eta bertan egon dira Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendari Leandro Azkue eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola.

Hauek dira European Seafood Exhibition azokaren 2014ko edizioan parte hartu duten euskal enpresak: La Bacaladera, Corpa, Ixurdi Arrainak, Donibane Fish eta Bacalaos Alkorta.

Salmenta guneetatik ibilaldia

Aurten, Euskadiko erakusmahaian parte hartuko duten enpresei ez ezik bere kabuz joan direnei ere lagundu nahi izan diegu, eta horretarako Eusko Jaurlaritzak, Haziren bitartez, ibilaldi bat antolatu du Belgikako merkatuko salmenta gune enblematikoenetatik. Besteak beste hauetatik: COLRUYT, DELHAIZE OKAY, DELHAIZE taldeko RED MARKET eta BIO - PLANET.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andrés Hermida (Ministerioaren Arrantza-Antolaketako zuzendaria), Carlos Dominguez (Secretario General de Pesca del Ministerioaren Arrantzako idazkari nagusia), Lowri Evans (Itsas-gaien eta Arrantza zuzendari nagusia)