Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Eibarren maiatzaren 10ean bere autobusen zerbitzua aldatuko du

2014.eko maiatzak 08

Eusko Jaurlaritako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Eibarren bere autobusen zerbitzua aldatuko du herri horretan MULTI KIROLAK ospatuko delako.

Ekitaldi hori Untzaga Plazako eremuan ospatuko da eta hori dela eta goizeko 9:00etatik aurrera Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtuko da. Horregatik, une horretatik aurrera, Euskotrenek ondorengo autobusen ibilbidea aldatuko du:

• Mallabia – Ondarroa.
• Ermua – Azpeitia.
• Eibar – Soraluze.
• Udalbus Amaña – Azitain.

Hori dela eta, behin Untzagako geldialdia burututa, taxien geralekuen aurrean, Bidebarrietaraino saihesbidetik eta Estazio kaletik ibiliko dira, gero hortik ohiko ibilbidearekin jarraituko du.

Kontrako noranzkoan (Ondarroa – Mallabia, Azpeitia – Ermua, Soraluze – Eibar eta Udalbus Azitain – Amaña), ez dira aldaketarik sartuko hori dela eta ohiko ibilbidea eta geralekuak burutuko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko