Berriak Osasuna
qrcode

Darpónek Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Kongresua inauguratu du

2014-05-08

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Espainiako Sozietatearen 52. Kongresua inauguratu du gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian. «Errehabilitazioa, bizi-kalitatearen espezializaziotzat hartuta», esan du Darpónek.

Sailburuaren hitzetan, «adinekoei eta mendekoei emandako arreta 2013-2020 aldirako Euskadiko Osasun Planean jasotako helburuetako bat da, eta gure buruari jarri diogun xedeetako bat».

Gainera, Darpónek «osasun-sistemaren kalitateari eusteko» apustua egin du, Osakidetzak «gizarte maila guztiei» arreta ematen jarrai dezan.

Kongresua atzoko lehen orduan hasi zen eta datorren larunbatean amaituko da. Hainbat hizlari arituko dira; hauek, besteak beste: Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Akademia Amerikarreko presidente Alberto Esquenazi, RHB Neurologikoa - Spandauko (Berlin) Vivantes ospitaleko zuzendari Jörg Wissel, Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Nazioarteko Sozietateko presidente Marta Imamura, Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Txinako Sozietateko presidente Jianan Li, eta Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Italiako Sozietateko presidente Vincenzo Saraceni.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)