Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Erkoreka kexu da, justiziaren erreformak «arrazoi politikoei erantzuten baitie, eta ez baliabideak arrazionalizatzeko eta optimizatzeko irizpideei»

2014-05-07

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak «Justizia-auzitegi nagusien etorkizuna» jardunaldian parte hartu du gaur goizean Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren XXV. urteurrenean.

Erkoreka «ez dago ados» gobernu zentralak justizia-auzitegi nagusiei eman dien rolarekin. Ildo horretatik, bere ustez, «komenigarria litzateke erakunde guztiekin batera aurre egitea» gobernu zentralak onartu berri duen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren aurreproiektuan jasotako egitura-erreforma orokorrari.

«Garrantzitsua da alde bakarretik ez planteatzea», ziurtatu du Erkorekak; izan ere, «legearen berme maila lortutako adostasunaren araberakoa izango da».

Antolamendu judizialaren indarreko eredua estatu autonomikoaren egitura deszentralizatura hurbiltzearen beharra defendatu du Erkorekak, «hala aholkatzen dutelako arrazionaltasun ekonomikoak, juridikoak eta antolamendukoak».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Lesmes Serrano, Presidente del Tribunal Supremo y del Consejo General del Poder Judicial