Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Agindua, Euskadiko Turismo Sariak arautzen dituena. (2014-05-06(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 06

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK TURISMO SARIAK ARAUTU DITU IREKI ETA PARTE-HARTZAILEAGOAK IZAN DAITEZEN

Jaurlaritzak aldatu egin ditu Euskal turismoko sariak urtero emateko erabilitako oinarriak. Sari horien bitartez euskal turismo-enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna zein Euskadiko turismo-proiekzioari egindako ekarpena aitortzen ditu Jaurlaritzak, bai eta enpresa- eta lan-ibilbideagatik gure turismo-garapena lagundu duten pertsonak ere.

Epaimahaian txandaka hartuko dute parte orain sektoreko hainbat ordezkarik, parte-hartzaileagoak izan daitezen; horrez gain, hiru jardun-esparru hauetako kategoriak ere egongo dira:
Berrikuntza bultzatzea
Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean
Lan-ibilbidea

Euskal autonomia-erkidegoko turismo-sektorearekin zerikusia duen jarduera ekonomikoren bat zuzentzen edo kudeatzen duten pertsonek, fisikoek edo juridikoek, eskuratu ahal izango dituzte agindu honen bidez deitutako sariak, bai eta euskal autonomia-erkidegoan jardun-esparrua duten udal, erakunde profesional, korporatibo edo gremioetakoek ere, dela publikoek, dela pribatuek.

Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da aurkeztutako hautagai-zerrendak aztertzeko; horren osaera Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenaren bidez egingo den urteko deialdian jakinaraziko da. Erabakiak botoen gehiengoarekin hartuko dira.

Sari hauen jendaurreko errekonozimendua egindako lanaren saria izatea da asmoa, eta saritutako pertsonek, enpresek edo erakundeek motibaziotzat ere hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau