Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

75 langabe gutxiago apirilean

2014.eko maiatzak 06

75 langabe gutxiago izan dira apirilean, Lanbideren erregistroaren arabera; hots, martxoan baino % 0,04 gutxiago. Gaur egun, 178.073 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Beraz, langabezia-tasa % 16,5ekoa da. Bestalde, Gizarte Segurantzaren 871.811 afiliatu zeuden batez beste, aurreko hilean baino 1.734 gehiago.

 

Langabeziak pixkatxo bat egin du behera apirilean, hiru hilabetez jarraian igo ondoren. Bizkaian baino ez du gora egin langabeziak. 502 langabe gehiago daude; alegia, % 0,5eko igoera erregistratu da. Aldiz, Gipuzkoan, 458 langabe gutxiago daude (-% 0,92) eta, Araban, berriz, 119 gutxiago (-% 0,41). Beraz, jarrera hobea izan dute. Eskualdeen arabera, beherakada handienak Donostian eta bere eragin-eremuan erregistratu dira. Igoera handienak, aldiz, Bilbon eta Ezkerraldean.

Enpleguak jarrera ezberdina izan du emakumeengan eta gizonengan. Behera egin du lehenengoen artean (605 langabe emakumezko gutxiago) eta gora, berriz, bigarrenen artean (530 langabe gizonezko gehiago). Gaur egun, Lanbiden erregistratutako langabeen % 51,3 emakumeak dira.

Adin-tarteen arabera, langabeziak behera egin du 35 urtetik beherakoen artean. Sektoreen arabera, berriz, zerbitzuen sektoreak baino ez du lortu langabezia-tasa jaistea; zehazki, % 0,7ko beherakada erregistratu du. Industria-sektoreak % 0,9 egin du gora, eraikuntza-sektoreak % 0,5, lehen sektoreak % 1,1 eta aurretiko lan-esperientziarik gabeko pertsonenak % 2,22.

Jarrerarik txarrena izan duten jarduerak hauek izan dira: hezkuntza (+ 225), etxebizitzak etxeko langileen enplegatzaile gisa (+ 120) eta metalezko produktuen ekoizleak (+ 96). Kontrako aldean, hauek daude: laguntza egoitza-establezimenduetan (-271), txikizkako merkataritza (-220), janari- eta edari-zerbitzuak (-180) eta osasun-jarduerak (-154).

  

Kontratazioak

Apirilean, EAEko kontratuen kopurua 53.945ekoa izan da; horietatik 4.225, % 7,83 hain zuzen, mugagabeak izan dira. Aurreko hilabetearekin alderatuta, kontratazio maila % 1,8 hazi da, eta errotazio-tasa % 1,47koa izan da.

Aurtengo kontratuen guztizko kopuru metatua 213.395era iritsi da, hau da, iaz baino % 9,5 gehiago izan dira. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 16.843koa izan da, 2013ko apirilean baino % 6,8 handiagoa.

 

Afiliazioa

Apirilean 871.811 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzaren afiliatuak, aurreko hilean baino 1.734 gehiago.

 

 

Afiliatuak.

Aurreko hila

Aurreko urtea

 

Aldea

Bilak. %

Aldea

Bilak. %

Araba

141.710

-87

-% 0,06

-98

-% 0,07

Gipuzkoa

291.126

1.024

% 0,35

1.028

% 0,35

Bizkaia

438.975

797

% 0,18

-1.455

-% 0,33

EAE

871.811

1.734

% 0,20

-525

-% 0,06

Estatua, guztira

16.430.053

133.765

% 0,82

197.701

% 1,22

 

Atal honetan ere Gipuzkoak izan du bilakaerarik onena; izan ere, % 0,35 igo da afiliazioa. Jarraian, Bizkaia dago, % 0,18ko igoerarekin. Aldiz, Araban, % 0,06 jaitsi da afiliatuen kopurua.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)