Berriak Osasuna
Eu

Botiken gastuei aurre egin eta tratamenduei eusteko laguntzak non eta nola eskatu jakinaraztea xede duen kanpaina berriari ekin dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak

2014.eko maiatzak 14

Maiatzaren 5az geroztik, Euskadiko ospitaleetan eta osasun-zentroetan eskuragarri daude herritarrei zuzendutako informazio orriak eta kartelak   

 

2014ko lehen hiruhilabetekoan, eguneko 740 pertsonak eskatu dituzte diru-laguntzok, hain zuzen ere, koordainketaren eraginpean dauden medikamentuen kostoari aurre egin ahal izateko asmotan sorturikoak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak dibulgazio-kanpaina berri bat jarri du abian, gizarte-desberdintasunak zuzentzera bideratutako diru-laguntza horiek nola eta non eskatu jakinarazteko. Laguntzon helburua, izatez, gizarte-egoera ahulenean dauden kolektiboei koordainketaren eraginpeko botika eta tratamenduen gastuei aurre egitea ahalbidetzeada.

Urtarrilaren 1ean martxan jarri zirenetik igarotako lehen hiru hilabeetan,  guztira 74.070 pertsonak, hau da, eguneko 740 pertsonak eskatu zituzten gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden populazio-taldeek osasun-tratamenduei eustea bermatzea xede duten laguntzok; bestela, pertsona horiek ezingo bait lituzkete beharrezkoak dituzten botikak ordaindu. Jon Darpón Osasuneko sailburuak bere garaian iragarri bezala, Eusko Jaurlaritzak handiagotu daitekeen 18 milioi euroko partida bat aurreikusi du, Euskadin inork ez dezan osasun-tratamendua utzi beharrik izan koordainketa ezartzearen ondorioz. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurrikuspenaren arabera, laguntzok datorren uztailean gauzatuko lirateke.

Lurraldeei dagokienez, 2014ko martxoaren 31 bitartean jasotako eskari guztietatik, Araban 8.838 erregistratu ziren, Bizkaian 40.891 eta Gipuzkoan 23.552. Gainerakoa (74.070 arte) telematikoki edo Zuzenean zerbitzuaren bidez jasotakoek osatzen dute.

Izapidetzeko moduari dagokionez, 73.739 eskaera-eredu sinplifikatuaren bidez egin ziren. Horretarako, nahikoa da datu pertsonalak eta diru-sarrera egiteko kontu korronteko zenbakia ematea. Gainerakoa (331) eskaera arruntak izan ziren –erosketa-tiketak, errezetak eta diru-laguntza jasotzeko eskubidearen frogagiriak erantsi behar dira–. Pertsona hauek bakarrik egin ditzakete halako eskaerak: botikak Euskaditik kanpo eskuratzen dituzten diru-laguntzen onuradunek; MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko pentsiodunek eta EAEn erroldatuta dauden onuradunek, 18.000 € baino gutxiagoko urteko errenta baldin badaukate; eta legez langabezia-egoeran dauden pertsonek –eta haien onuradunek–, ez badute langabezia-prestazioa inoiz kobratu, ezta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ere, eta Euskadin jaulkitako osasun-txartel bat baldin badaukate.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea joan den urtarrilaren 2an ireki zen eta 2014ko abenduaren 10era bitartekoa da. Hainbat bidetatik egin daitezke eskariak. Adibidez, Internetez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak. Horrez gain, Osakidetzako osasun-etxeetan edo anbulatorioetan; norberari dagozkion Osasuneko lurralde-ordezkaritzetan; edo herritzarrei arreta emateko Zuzenean zerbitzuaren bidez.Bai eskaera sinplifikatuen bai arrunten kasuan, izapide telematikoa edo aurrez aurrekoa hauta daiteke.

Informazio-kanpainako triptikoa erantsita dago 

Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko