Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Programa akademikoen hasiera Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedran eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateko Eduardo Chillida Katedran

2014.eko maiatzak 06

Miren Azkaratek euskara hizkuntzaren suspertzearen azterketa xede duen                                    ikerketarako ikastaroa zuzentzen ari da Chicagon

Frankfurten Jon Wood adituak Chillidaren lana eta eskultura garaikidearen lekuak eta espazioak izango du aztergai bi mintegi ezberdinetan

 

KOLDO MITXELENA KATEDRA

Etxepare Euskal Institutua / University of Chicago (AEB)

 Katedraren xedea: Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea du xede. Chicagoko unibertsitateko Division of Humanities delakoan txertatua dago, eta ikasturtero entzute handiko euskal irakasleren bat joaten da bertara, lauhileko batez University of Chicago-n euskal ikasketa humanistikoekin zerikusia duten eskola, mintegi eta hitzaldiak ematera. 2012an sortua.

2013-14 ikasturteko egitasmoa 

The Revival of the Basque Language: its Language Policy and Language Planning

maiatzak 5–ekainak 7

Ikerketarako ikastaro honen helburu nagusia euskara hizkuntzaren suspertzearen azterketa egitea da. Euskal Herrian gauzatu diren Hizkuntza Politikak eta Planak, euskararen erabilera, euskararen inguruko usteak eta corpus, status eta lorpen arloetan egin diren plangintzak aztertuko dituzte. Arreta berezia eskainiko diote euskara batuak 1968tik hona izan duen garapenari, alor ezberdinen bateratzeari -ahoskatzea, morfologia, lexikoa-, terminologiaren eguneratzeari  eta interneten dauden corpus eta hiztegi berrienei ere erreparatuko diete.  Komunikabideetan eta erakunde publikoetan euskararen erabilera sustatzeko hartu diren neurriak eta hezkuntzan txertatu diren neurriak ere izango dituzte ikergai programan. 

 Irakaslea:  Miren Azkarate katedraduna (UPV-EHU)

Miren Azkarate (Donostia, 1955)  Euskal Filologian doktorea (1988, EHU) , irakasle titularra (1989-2002) eta katedraduna (2002-) EHUn- 1996tik 2000ra EHUko errektore-ordea izan zen, eta 1992tik Euskaltzaindiko kide . 2001-2009ra Kultura Sailburu izan zen eta 2004-2009ra Jaurlaritzako bozeramaile. Gaur egun, 2012 urtetik hona, Hizkuntza Politika eta Planifikazioari buruzko Masterra zuzentzen du Euskal Herriko Unibertsitatean.

 

 

EDUARDO CHILLIDA KATEDRA

Etxepare Euskal Institutua /  Goethe Universität, Frankfurt (Alemania)

Katedraren xedea:  euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketa sustatzea. Katedrak Frankfurteko Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta beronek kudeatutako Curatorial Studies direlakoetan ematen dira eskolak. Frankfurteko Arteetako Liburutegiak berariazko atal batean bildu du artistari buruzko bibliografia osoa, Chillidaren obra ikertuko dutenentzat erreferente bilakatuz.  Urtero nazioartean garrantzia duen ikertzaile bat gonbidatzen da, mintegia edo hitzaldien zikloa eman dezan. Horrezaz gain, bertako fakultateak konpromisoa hartu du bi urtean behin nazioarteko maila handiko sinposioa egiteko, eta 2014an egin beharko litzateke Eduardo Chillidaren obraren ingurukoa.  2013an sortua.

 

2013-14 ikasturteko egitasmoa 

Sculpture and Display: from Chillida to now /

The places and spaces of Contemporary Sculpture (Chillida - Cragg)

maiatzak 8 – ekainak 27

Jon Wood nazioarte mailako adituak Katedran sustatutako bi mintegi eskainiko ditu. Bietan Chillidaren obra izango du abiapuntu irakasleak: batetik eskultura eta erakusteko era ezberdinak aztertuko ditubestetik, eskultura garaikidearen  eta lekuak eta espazioak izango ditu mintzagai, Chillida eta Cragg egileen lanetan sakonduz. Mintegiaren amaieran hitzaldi ireki bat ere eskainiko du.

 

Irakaslea:  Jon Wood (Leeds University)

Artearen Courtauld Institutuan ikasi zuen eta Henry Moore Institutuan egiten du lan. Azken honetan ikerketa proiektuak koordinatzen ditu eta erakusketen komisarioa da. Horrez gain, Leeds University unibertsitatean irakasle laguntzailea da eta Artearen Historiaren Masterreko eskolak ematen ditu bertani. XX. mendeko eta gaur egungo eskulturan egiten du lan, bereziki artisten estudioetan eta elkarrizketetan arreta jarriz, eta 2007an Modern Sculpture Reader osatu eta editatu du Alex Potts eta David Hulks-ekin batera, XX. Mendeko eskulturari buruzko idazkien antologia bat. Bi aleko Sculpture in 20th century Britain (2003) liburuaren editoreetako bat ere izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko