Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nazioarteko Sherpa Summit jardunaldia amaitu du

2014.eko maiatzak 06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Sherpa Summit jardunaldia amaitzeko ekitaldian izan da. Mundu zabaleko aditu garrantzitsuenak izan dira bertan. Jardunaldi honetan, Interneteko etorkizuneko bilatzaileak izan dituzte eztabaidagai, baita "ipintzeko moduko" gailuen sorta berria ere. Errealitate handituko betaurrekoak, eskuturreko edota ordulari adimendunak, eta negozio-aukera berriak sor ditzaketen tankerako bestelako gailuak, esate baterako.

Lehendakariak honelako ekimenak garrantzitsuak direla esan du, "startup" bezala funtziona dezaketela iritzita; hain justu, Urkulluk esan du negozio berri bilaka litezkeen ideiak sortzen dituztela. Lehendakariaren esanetan, asko daukagu ikasteko, eta sarea "hazteko aukera" da Euskadiren tankerako herrialde txiki batentzat. "Sarea aliatu bat da Basque Global Network, 'puntu eus', eta tankerako proiektuetarako", adierazi du.

Hitzordu hau Sherpak antolatuta egin dute bigarren urtez jarraian. Aurreikuspenen arabera, 1.200 parte-hartzaile baino elkartu ditu. Aurtengo edizioa Bilboko Euskalduna jauregian egin dute. Nazioarteko parte-hartzaile ospetsuen artean izan dira John Sculley, Apple etxeko kontseilari ordezko izandakoa, edota Doug Solomon, konpainia horretako munduko estrategiaren zuzendari ohia.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko maiatzak 07

    Ayer se celebro Sherpa Summit ,de muchas emociones con el lehendakari urkullu , animo a @iurkullu

  • @Ercisa
    2014.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Ayer se celebro en el Euskalduna la jornada internacional Sherpa Summit. Un nuevo eventazo en nuestra ciudad!... http://t.co/DKu9yLnfiq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)