Berriak
Eu

Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak koordinatzeko zuzendariak, Irune Aguirrezabalek, amaiera eman dio Europar Batasuneko eta Latinoamerika eta Karibeko Toki eta Eskualde Gobernuen II. Foroari

2010.eko maiatzak 13

Zuzendariak hitzaldian azpimarratu du toki berrikuntza garrantzitsua dela garapen iraunkorra eta gizartearen kohesioa lortzeko.

Ostiralean amaitu zen Gasteizen Europar Batasuneko eta Latinoamerika eta Karibeko Toki Gobernuen II. Foroa. Amaiera ekitaldiaren buru Nazioarteko Landiketzarako Estatu idazkaria, Soraya Rodríguez, izan zen eta honako hauek ere parte hartu zuten ekitaldi horretan: Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendariak, Irune Aguirrezabalek; Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioaren Nazioarteko Harremanetarako Batzordearen buruak, Ramón Roperok; eta Hiri, Udalerrri eta Elkarteen Lationamerikako Federazioaren idazkari nagusiak, Guillermo Tapiak.

Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendariak hitzaldian adierazi zuen hiriak gizabidea ikasteko leku garrantzitsuak direla, eta nabarmendu zuen Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin duela berrikuntza eta garapen iraunkorraren alde.

Ekitaldia amaitzeko, Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak Declaración de Vitoria delakoa irakurri zuen eta bertan iragarri zuen Europako eta Latinoamerika eta Karibeko toki agintariek gogoa dutela Europar Batasuneko eta Lationoamerika eta Karibeko estatuburu eta gobernuburuen V. Goi-bileran egoteko. Madrilen izango da goi-bilera hori hilabete honetan.

Toki politiken garapenean berrikuntza soziala abiarazteko eta garapen iraunkorra sustatzeko konpromisoa ere biltzen du testuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal