Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lehenengo Gazte Irekiaren irabazlea Axular Lizeoko LH6B izan da

2014.eko maiatzak 05

Badugu lehen Gazte Irekiaren irabazlerik! Euskadi osoan parte hartu duten 10 ikastetxeren sormen, irudimen eta ahalegin handia izan duen ekimenarekin bat eginda, 20 proposamen aurkeztu dituzte guztira bideoan, eta 3.000 boto baino gehiago eman dituzte Jaurlaritzaren Gobernu Irekia plataforman. Eta orain, epaimahaiaren erabakiaren ostean, gure lehen irabazlea iragarri behar dugu atsegin handiz: Axular Lizeoa LH6B. Zorionak!

Haien proposamenari esker, epaimahaiaren aitortza erdietsi dute, eta gailendu zaizkie beste bi finalistei. Proposamen zehatz eta egingarri bat aurkezteko eginiko ahalegina baloratu dute gehien epaimahaikideek, baita haren arrazoibidea ere. 

Zorionak talde irabazleari. Aurki proposamena lehendakariaren beraren aurrean aurkezteko aukera izango dute. Baina zorionak ere lehen Gazte Irekia ekimen honetan parte hartu duten guztiei: Bertan ikasi dugu asko lor dezakegula gure denboraren zati bat gazteek zer duten esateko entzuten emanez gero.

Gure aldetik, prozesuaren anfitrioi gisa, parte hartzeko Irekia plataforman jasotako iruzkin asko hartuko ditugu kontuan hurrengo ekimenak diseinatzeko orduan.

Eskerrik asko parte hartu duzuen ikastetxe eta gazte guztiei, zuen proposamenei eskainitako denboragatik. Zuek gabe hau ez litzateke posible izango. Laster arte!

 

Lehendakariak harrera egin die Euskadi hobea eraikitzeko Gazte Irekia ekimenaren irabazleei

 

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko ekainak 11

    Zorionak Axularreko Ikaslea!!!!

Komunikabideek behera kargatzeko